Joanna Courtmans
Joanna Courtmans | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Joanna-Desideria Berchmans |
Jaiotza | Oudegem (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | nederlandera |
Heriotza | Maldegem, 1890eko irailaren 22a (79 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jan Baptist Courtmans (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, irakaslea, antzerkigilea eta house servant (en) ![]() |
Joanna (Johanna) Desideria Courtmans, jaiotzez Berchmans (Oudegem, Dendermonde, 1811ko irailaren 6a – Maldegem, 1890eko irailaren 22a)[1], Johanna Courtmans-Berchmans eta Vrouwe Courtmans née Berchmans izenez ere ezaguna, belgikar idazlea izan zen. Gizarte-arazoen inguruko idazlanengatik ezaguna, irakasle eta eskolako zuzendaria ere izan zen eta gaur egun XIX. mendeko egile flandiar garrantzitsuenetakotzat hartzen da[2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko Flandriako Oudegem herriko alkatearen bederatzi seme-alabetatik zaharrena, herri horretan jaio zen 1811ko irailaren 6an[3][4]. Bederatzi urterekin, herriko eskolan hainbat urtez ikasi ondoren, Lessinesko barnetegi batera joan zen. Ekialdeko Flandriako Gijzegem herriko komentuan ikasketak amaitu zituen. 1827an Baasrodera joan zen neskame. Esperientzia honek Griselda (1864) eleberrirako inspiratu zuen[4].
1836an Jan Baptist Courtmans irakasle gantearrarekin ezkondu zen[3], Gentse Maetschappij van Vlaemsche Letteroefening erakundeko idazkaria izan zena. Orduko hainbat idazle flandriar ezagutu zituen, eta horrek idaztera bultzatu zuen[5]. 1855ean lehen eleberria kaleratu zuen, Helena van Leliëndal izenburua zuena[4], eta 1856an lehen poesia bilduma, Vlaemsche Poezy[6]. Urte berean alargundu zen, Maldegemera joan zen zortzi seme-alabarekin, eta han barnetegi bat ireki zuen. Katoliko elizkoia izan arren, ikastetxe katolikoen aurka agertu zen haurren esplotazioa eta ikasgai orokorrekiko arreta eskasa zela eta[4].
1865ean Flandriar Literaturaren Sari Nagusia jaso zuen, eta 1883ko maiatzaren 24an Leopoldoren Ordenako Zaldun Gurutzea. 1890eko irailaren 22an hil zen[4].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Marie-Theresia (1841)
- België's eerste koningin (1842)
- Philippinne van Vlaanderen (1842)
- Pieter de Coninck (1842)
- Lof van het pausdom (1843)
- Margaretha van Brabant (1845)
- Helena van Leliëndal (1855)
- Marnix van Ste-Aldegonde (1855)
- Vlaamse poëzij (1856)
- Jacob van Artevelde (?)
- Karel de Stoute (?)
- Kindergedichten (?)
- De burgemeester van 1819 (1861)
- Anna de bloemenmaagd (1862)
- De gemeenteonderwijzer (1862)
- Edeldom (1862)
- Het geschenk van de jager (1862)
- De zwarte hoeve (1863)
- Livina (1863)
- Drie novellen (1864)
- Griselda (1864)
- De hut van tante Klara (1865)
- Drie testamenten (1865)
- De schuldbrief (1866)
- Genoveva van Brabant (1866)
- Het plan van Heintje Barbier (1866)
- De zaakwaarnemer (1867)
- Moeder Dancel (1868)
- Nicolette (1868)
- Tijdingen uit Amerika (1868)
- Eens is genoeg (1869)
- De zoon van de mosselman (1870)
- Bertha Baldwin (1871)
- Christina van Oosterwei (1871)
- Moeders spaarpot (1871)
- De wees van het Rozenhof (1872)
- Tegen wil en dank (1872)
- De koewachter (1873)
- Het rad der fortuin (1873)
- Verscheurde bladen (1874)
- De gezegende moeder (1876)
- Karel Klepperman (1878)
- Rozeken Pot (1879)
- De hoogmoedige (1882)
- De gezegende akker (?)
- Uit liefde getrouwd (?)
- 'k Zou hem niet begeeren (?)
- Jan de Voerman en zijn paard (?)
- Roza van den Boschkant (?)
- Mietje Haneman (?)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Nederlanderaz) «Johanna Desideria Courtmans-Berchmans» Digitale Bibliotheek voor de Nederlandse letteren (Noiz kontsultatua: 2025-02-08).
- ↑ (Nederlanderaz) Heymans, Frans. «Courtmans-Berchmans, Joanna Desideria» Literair Gent 2005-04-28 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-07-03) (Noiz kontsultatua: 2025-02-08).
- ↑ a b (Nederlanderaz) «Joanna Desideria Courtmans-Berchmans» Biographisch woordenboek der Noord- en Zuidnederlandsche letterkunde (Noiz kontsultatua: 2025-02-08).
- ↑ a b c d e (Nederlanderaz) «Joanna-Desideria Courtmans-Berchmans» Schrijversgewijs - Vlaamse schrijvers van 1830 – heden (Noiz kontsultatua: 2025-02-08).
- ↑ (Frantsesez) Gubin, Éliane. (2006). Dictionnaire des femmes belges - XIXe et XXe siècles. Bruxelles: Racine, 49 or. ISBN 2-87386-434-6..
- ↑ (Nederlanderaz) Couttenier, P. (1997). «Bekroond met een keizerlijk geschenk. Johanna Desideria Berchmans» in Schenkeveld-Van der Dussen, R. Met en zonder lauwerkrans. Schrijvende vrouwen uit de vroegmoderne tijd 1550-1880 : van Anna Bijns tot Elisa van Calcar. Amsterdam: Amsterdam University Pers, 860-870 or..