Joanna Koerten

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joanna Koerten

Bizitza
JaiotzaAmsterdam1650eko azaroaren 17a
Herrialdea Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
HeriotzaAmsterdam1715eko abenduaren 28a (65 urte)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Amsterdam
Lan nabarmenak

Joanna Koerten (Amsterdam, 1650eko azaroaren 17a - ib., 1715eko abenduaren 28a) margolari holandar bat izan zen; margolari eta marrazkilari izateaz gain grabatuak egiten zituen beiran eta argizaria modelatzen zuen. Paperezko siluetak mozten egin zen ezagun, arte diziplina honetan paperean moztutako siluetak jartzen dira kontrastea egiten duen koloretako fondo baten gainean. Bere bezeroen artean daude Petri I.a Errusiakoa, Frederiko Gilen I.a Brandenburgekoa, Johan de Witt eta Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoa.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jan Koerten eta Ytje Cardinaels-en alaba zen. Bere aita oihal merkataria zen eta Joannak urtebete zuenean hil zen, 1651ean. Ama 1659an berriz ezkondu zen Rosijn Zacharias-ekin, hau ere oihal merkataria. Joanna 1691ean ezkondu zen, 41 urte zituela eta bere ama eta aitaordea hil ondoren. Adrian Block zen bere senarra eta bera ere oihal merkataria zen. Ez zuten seme-alabarik izan.

Beste umeek ez bezala, gaztetatik bere inguruan ikusten zuena errepresentatzeko interesa agertu zuen. Artista moduan ezagun egin zen bere senarraren denda kanpoan lan eginez, gune hau berak egindako lanen galeria moduko bat zen.

1715eko abenduaren 28an hil zen, 65 urte zituela, eta Amsterdamgo Oudezijds Kaperan dago ehortzita.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]