Joanot Martorell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Joanot Martorell
Bizitza
Jaiotza Valentzia1410
Herrialdea Valenciana
Heriotza Valentzia1465 (54/55 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Lantokia(k) Valentzia
Lan nabarmenak Tirant lo Blanc

Joanot Martorell (Valentzia, c. 1410 - Valentzia, 1468) valentziar idazlea izan zen. Valentziako zaldun aristokrata baten semea zen.

Gaztaroan, zaldungoko legeei jarraituz, bere arrebari ohorea lapurtu zion zaldun bat desafiatu zuen, eta Ingalaterrako Henrike IV.a jarri zuen borrokaren lekuko eta epaile. Bizitzan zehar behin baino gehiagotan izan zituen horrelako desafioak, ohitura hori ordurako anakronikoa bazen ere.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martolellena da Tirant Lo Blanc zaldungo liburua. Katalanez idatzita dago, eta 1490ean argitaratu zen lehen aldiz, Valentzian. Cervantesen hitzetan, salbuespena da zaldungo generoaren barruan, fantasiarik ez dagoelako, pertsonaiak bat datozelako historiarekin eta lekuak errealismoz deskribatzen direlako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joanot Martorell Aldatu lotura Wikidatan