Joakin Gorrotxategi

Wikipedia(e)tik
Joaquín Gorrochategui» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Joakin Gorrotxategi Txurruka[1]erdal testuetan, Joaquín María Gorrochategui Churruca— (Eibar, Gipuzkoa 1953ko abuztuaren 17a) euskararen historian espezializatutako euskalaria da, eta bereziki aitzineuskara ikertzen nabarmendu da. Filologia Klasikoan doktorea (Salamancako Unibertsitatea), Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Indoeuropar Linguistikako katedraduna eta EHUren Antzinaroko Zientzien Institutuko burua da. Euskaltzain urgazle izendatua 2006ko maiatzaren 26an.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982an Salamancako Unibertsitatean Hizkuntzalaritza Klasikoaren ikasketak bukatu zituen, Koldo Mitxelenak zuzendutako Estudio sobre la onomástica indígena de Aquitania en relación con la de las zonas vecinas tesia argitaratuz. Gero, Frantzian (Tolosan) eta Alemanian (Bonnen) ikasi zuen. Jean-Baptiste Orpustanek bere lana goraipatu zuen.[2]

Euskaltzaindiaren eta Jakiunderen kidea,[3] Iruña-Veleiako grafitoak berraztertu zituen batzordean izan zen.[4]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Euskalgintza XXI. mendeari buruz [argitaratzailea], 2008.
  • Metodo konparatzailea hizkuntzalaritza historikoan, A. Meillet, Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, 2001, ISBN 84-8373-358-7.
  • Onomástica indígena en Aquitania, Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, 1984, ISBN 84-7585-013-8.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.