Edukira joan

Joaquim Pimenta de Castro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joaquim Pimenta de Castro

Portugalgo Lehen Ministroa

1915eko urtarrilaren 25a - 1915eko maiatzaren 14a
Victor Hugo de Azevedo Coutinho
Gerra ministro

Bizitza
JaiotzaMonção, 1846ko azaroaren 5a
Herrialdea Portugal
 Portugalgo Erresuma
HeriotzaLisboa, 1918ko maiatzaren 14a (71 urte)
Hezkuntza
HeziketaCoimbrako Unibertsitatea
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ofizierra eta soldadua
Graduajeneral

Joaquim Pereira Pimenta de Castro (Monçao, 1846ko azaroaren 5aLisboa, 1918ko maiatzaren 14a) portugaldar militar eta politikaria izan zen. Portugalgo lehen ministroa izan zen 1915eko urtarriletik maiatzera.

Armadan jeneral gradua lortzeaz gain, Matematikan graduatu zen Coimbrako Unibertsitatean. 1908an Portoko hirugarren eskualde militarreko komandante izendatu zuten. 1910ean Portugalgo Errepublika aldarrikatu ondoren, bi hilabetez Gerra ministro izan zen 1911n. Paiva Couceiroren inbasio monarkikoaren ondoren dimititu behar izan zuen.

Manuel de Arriaga presidenteak 1915ean lehen ministro izendatu zuen, Afonso Costa nagusi zen parlamentuaren aurka goberna zezan. 1915eko maiatzaren 14ko mugimendu militarrak kendu zuen agintetik, Alderdi Errepublikanoak lagunduta. Altxamenduak Arriaga presidentearen dimisioa ere eragin zuen.