Skelmanthorpe herrian jaio eta Guildhall School of Music and Drama ikastetxean urrezko dominaz graduatu zen[2]. 2005ean Londresko Shakespeare's Globe antzokian egin zuen debuta The Storm antzezlanean[2] eta ordutik telebistan, zineman, antzerkian eta irratian egin du lan. 2006an Venus filmeko protagonistetako bat izan zen eta hainbat sarietarako izendapenak jaso zituen[3].
2013an Broadchurch telesaileko ohiko aktorea izateko aukeratua izan zen. Beth Latimer-en papera betez 24 ataletan agertu zen[4] eta Doctor Who izana zen David Tennant aktorearekin egin zuen telesail honetan. 2017an Broadchurch amaitu zenean Jodie Whittaker bera aukeratu zuten Doctor Who telesaileko 13. doktorea izateko[5]. Aurreneko emakumezko doktorea da gainera[6].
Christian Contreras idazle estatubatuarrarekin ezkondu zen 2008an Arizonan[7] eta 2015ean alaba izan zuten[4]. Londresen bizi dira. Whittakerrek sarritan aldarrikatu du feminismoa[8].