Edukira joan

Joel Joan i Juvé

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joel Joan i Juvé

(2012)
Ahotsa
1. Zinema Katalanaren Akademiako burua

2008 - 2013
← baliorik ez - Isona Passola
Bizitza
JaiotzaBartzelona1970eko azaroaren 5a (54 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Escola Súnion
Escola Orlandai
Institut del Teatre
Hizkuntzakgaztelania
katalana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, aktorea eta gidoilaria
KidetzaSobirania i Progrés
Assemblea Nacional Catalana

IMDB: nm0423307 Allocine: 21858 Allmovie: p215571 TCM: 560202
Twitter: JoelJoanJuve Instagram: joel_joan_oficial Musicbrainz: ba902f51-a079-4be7-b830-33bb88e55a91 Edit the value on Wikidata

Joel Joan i Juvé (Bartzelona, 1970eko azaroaren 2a) aktore, gidoilari eta zuzendari katalana da.[1]

Arte dramatikoa ikasi zuen Bartzelonako Antzerki Institutuan. Antzerkian hasi zuen bere ibilbide artistikoa, Calixto Bieitok (Somni d’una nit d’estiu), Sergi Belbelek (La filla del mar, L'avar) eta Rosa María Sardàk (Fugaç) zuzendutako ekoizpenetan.

1994an hasi zen telebistan lanean, Poblenou telesailetan. Urte horretan bertan, Jordi Sánchez eta Mònica Glaenzel aktoreekin batera, Kràmpack antzerki-konpainia sortu zuen, eta horrekin estreinatu zuten izen bereko obra, arrakasta handiz.[2] Gerora, zinemarako egokitu zuten eta 1999an TV3n estreinatutako Plats bruts [3] telesaila sortzeko aukera eman zien. 2004an Porca miseria[4] telesaila estreinatu zuen bertan zuzendari, gidoilari eta aktore lanak eginez.

Berehala, zineman lan egitea lortu zuen, El corazón del guerrero[5], Excuses![6] (zuzendaria eta gidoilari lanak ere eginez) edota Salvador[7]. 2008an Woody Allenek zuzenduriko Vicky Cristina Barcelona filmean parte hartu zuen eta 2012an Sergi Lararekin batera Èric Bertran i Martínez ekintzaile katalanaren historia azaltzen duen[8]Fènix 11·23[9] filma zuzendu zuen,

2000. urtean berak sortutako Arriska Films ikus-entzunezko produktoraren administratzailea da.[1] Excuses! filma eta Porca miseria telesaila Arriska Films-en ekoizpenak dira.

Kataluniako independentziaren aldeko Sobirania i Progrés, plataformaren sustatzailea da.[10] Zinema Katalanaren Akademiako presidentea izan zen sortu zenetik, 2008tik, 2013ko apirilera arte.[11]

2014ko urtarrilean iragarri zuen TV3n El crac izeneko komiko berria estreinatuko zuela eta urte bereko irailean estreinatu zen.[12]

2018 eta 2022 artean, lau denboraldiz Escape room antzeslana zuzendu zuen. 2022ko martxoaren 11n obra honen beratsio zinematografiko bat estreinatu zen, non Joan berak parte hartzen duen.[13] 2023ko abenduaren 5ean estreinatu zen antzezlanaren bigarren zatia.[14]

Joel Joan beti izan da Kataluniako hizkuntza eta kulturaren defendatzailea.[15] Katalanez egindako antzerkiaren alde egin du, eta oso kritikoa izan da hizkuntza defendatzen ez duten aktoreekin. Anna Sahun i Marti aktorearen bikotea da, eta bi alaba dituzte.[16]

Lan aipagarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktore bezala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1991: El somni d'una nit d'estiu, William Shakespear-ek idatzia eta Calixto Bieito-k zuzendua[17]
  • 1992: Mareig, Jordi Sànchez-ek idatzia eta Núria Furió-k zuzendua[18]
  • 1993: Yvonne, princesa de Borgonya,Witold Gombrowicz-ek idatzia eta Josep Maria Mestres-ek zuzendua
  • 1994: Fugaç, Josep Maria Benet i Jornet-ek idatzia eta Rosa Maria Sardà-k zuzendua[19]
  • 1994-1996: Kràmpack, Jordi Sànchez-ek idatzia eta Josep Maria Mestres-ek zuzendua[20]
  • 1994-1995: La corona d'espines, Josep Maria de Sagarra-k idatzia eta Ariel García Valdés-ek zuzendua[21]
  • 1996-1997: L'avar, Molière-k idatzia eta Sergi Belbel-ek zuzendua[22]
  • 1997-1998: Sóc lletja, Jordi Sànchez-ek idatzia eta Sergi Belbel-ek zuzendua[23]
  • 1997: Testament, Josep Maria Benet i Jornet-ek idatzia eta Sergi Belbel-ek zuzendua[24]
  • 2001: Excuses!, de Joel Joan eta Jordi Sànchez-ek idatzia eta Pep Anton Gómezek zuzendua[25]
  • 2003: Glengarry Glen Ross, David Mamet-ek idatzia eta Àlex Rigola-k zuzendua[26]
  • 2005-2007: Secrets compartits, Gerard Quintanak zuzendua[27]
  • 2005: Ets aquí? Javier Daultek idatzi eta zuzendua[28]
  • 2006: Peer Gynt, Henrik Ibsen-ek idatzia eta Calixto Bieitok zuzendua[29]
  • 2007-2008: Intimitat, Hanif Kureishi-k idatzia eta Javier Daulte-k zuzendua[30]
  • 2008: Jo sóc la meva dona, de Doug Wright-ek idatzia eta Marta Angelat-ek zuzendua[31]
  • 2009: Terra baixa, Àngel Guimerà-k idatzia eta Hasko Weber-ek zuzendua[32]
  • 2009-2010: Un marit ideal, Oscar Wilde-k idatzia eta Josep Maria Mestres-ek zuzendua[33]
  • 2010-2011: Pluja constant, Keith Huff-ek idatzia eta Pau Mirók zuzendua[34]
  • 2011: Madame Melville, Richard Nelson-ek idatzia eta Àngel Llàcer-ek zuzendua[35]
  • 2012-2014: El nom, Matthieu Delaporte eta Alexandre de La Patellière-k idatiza eta Joel Joan zuzendua[36]
  • 2013: Venus in Fur, David Ives-ek idatzia eta Héctor Claramunt-ek zuzendua.[37]
  • 2018: Frankeinstein, Guillem Morales-ek idatzia eta Carme Portaceli-k zuzendua.[38]
  • 2018: Escape Room, Joel Joan-ek eta Héctor Claramunt-ek idatzi eta zuzendua[39]
  • 2023: Escape Room 2, Joel Joan-ek eta Héctor Claramunt-ek idatzi eta zuzendua[40]

Zuzendari lanetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2008: Sola com el poeta, Ester Formosa-k idatzia
  • 2012-2014: El nom, Matthieu Delaporte eta Alexandre de La Patellière-k idatiza[36]
  • 2018-2022: Escape room, Héctor Claramunt-ekin batera[39]
  • 2019: El pare de la núvia[41]
  • 2024: Escape Room 2, Héctor Claramunt-ekin batera [42]
  • Poblenou (1994)[43]
  • Rosa, la lluita (1996)[44]
  • Periodistas (1998)[45]
  • Plats bruts (aktorea, zuzendaria eta gidoilaria) (1999)[46]
  • Porca misèria (aktorea, zuzendaria eta gidoilaria) (2004)[47]
  • El crac (aktorea, zuzendaria, gidoilaria) (2014)[48]

Aintzestapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2000: Telebistako aktore onenaren Zilarrezko Fotogramas saria, Periodistas y Plats bruts telesailengatik
  • 2001: Kataluniako zinema-aktore onenaren Butaca Saria, Las razón de mis amigos lanagatik
  • 2013: Zuzendari onenaren Gaudí Saria Fènix 11·23 filmagatik
  • 2019 Telebistarako Film Onenaren Gaudí Saria, El nom filmagatik

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «Biografía de Joel Joan» www.biografias.es (Noiz kontsultatua: 2025-02-02).
  2. (Gaztelaniaz) «KRÀMPACK» medirflash.com (Noiz kontsultatua: 2025-02-02).
  3. (Katalanez) CCMA. «Plats bruts» 3Cat (Noiz kontsultatua: 2025-02-02).
  4. (Katalanez) CCMA. «Porca misèria» 3Cat (Noiz kontsultatua: 2025-02-02).
  5. (Gaztelaniaz) El corazón del guerrero (2000). (Noiz kontsultatua: 2025-02-02).
  6. (Gaztelaniaz) ¡Excusas! (2003). (Noiz kontsultatua: 2025-02-02).
  7. (Gaztelaniaz) Salvador (Puig Antich) (2006). (Noiz kontsultatua: 2025-02-02).
  8. (Katalanez) Redacció. «El Punt Avui, amb el ‘Fènix 11-23' - 04 nov 2012» El Punt Avui (Noiz kontsultatua: 2025-02-02).
  9. (Gaztelaniaz) Fènix 11·23 (2011). (Noiz kontsultatua: 2025-02-02).
  10. (Katalanez) PROMOTORS DE LA PLATAFORMA – Sobirania i Progrés. (Noiz kontsultatua: 2025-02-02).
  11. (Katalanez) CCMA. V Premis Gaudí - Discurs de Joel Joan, president de l'Acadèmia del Cinema Català - 3Cat. (Noiz kontsultatua: 2025-02-02).
  12. (Katalanez) Ara. (2014-01-15). «Joel Joan prepara una nova sèrie que s'estrenarà a TV3 al setembre» Ara.cat (Noiz kontsultatua: 2025-02-02).
  13. (Katalanez) CCMA. Els matins - Joel Joan estrena la pel·lícula "Escape room" - 3Cat. (Noiz kontsultatua: 2025-02-02).
  14. (Katalanez) «Joel Joan anuncia que 'Escape room' tindrà segona part: "L'estem escrivint"» RAC1 2023-02-08 (Noiz kontsultatua: 2025-02-02).
  15. (Katalanez) xcatalunya.cat. «XCatalunya en Català | La veu del poble a la xarxa» xcatalunya.cat (Noiz kontsultatua: 2025-02-02).
  16. (Katalanez) «Mònica Glaenzel torna a TV3 molt canviada: l'ex de Joel Joan a 'Com si fos ahir'» En Blau 2021-10-28 (Noiz kontsultatua: 2025-02-02).
  17. (Katalanez) «El somni d'una nit d'estiu» www.barcelona.cat (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  18. (Katalanez) Sánchez, Jordi. (1992-09-10). Mareig. (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  19. (Katalanez) Simeon, Roger. (2013-10). «Fitxes de lectura: Fugaç, Josep Maria Benet i Jornet» fitxes de lectura (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  20. (Gaztelaniaz) «KRÀMPACK» medirflash.com (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  21. (Katalanez) «La corona d'espines» www.josemariapou.com (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  22. (Katalanez) L'avar. (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  23. (Katalanez) «Sóc lletja» www.barcelona.cat (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  24. (Katalanez) «Testament» www.barcelona.cat (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  25. (Katalanez) «Excuses! (Teatre)» web.totsrucs.cat (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  26. (Katalanez) «Glengarry Glen Ross» L'arxiu lliure (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  27. (Katalanez) «Secrets compartits - Teatre Condal» www.teatrecondal.cat (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  28. (Katalanez) «Ets Aquí? (2005)» Vania Produccions 2014-06-23 (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  29. (Katalanez) «El Teatre Nacional d'Oslo es rendeix a "Peer Gynt", de Bieito i Joel Joan» 3Cat 2006-09-13 (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  30. (Gaztelaniaz) «Joel Joan y Clara Segura protagonizan una adaptación teatral de 'Intimitat' de Hanif Kureishi en La Villarroel» Europa Press 2007-10-29 (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  31. (Katalanez) «Jo sóc la meva dona» www.lavillarroel.cat (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  32. (Katalanez) ACN. «Teatre Romea estrena una adaptació moderna de 'Terra Baixa' d'Àngel Guimerà a Atrium Viladecans - 14 abril 2009» El Punt Avui (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  33. (Katalanez) «Un marit ideal - Teatre Goya» www.teatregoya.cat (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  34. (Katalanez) «Pluja constant - Teatre Romea» www.teatreromea.cat (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  35. (Katalanez) «Madame Clara Segura, Melville» Pont d'Enseula 01 de setembre 2011 (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  36. a b (Katalanez) «La importància de no ser franc: ‘El nom’ al Teatre Goya» LLEGIR.CAT (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  37. (Katalanez) «Venus in Fur» Teatre Barcelona (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  38. (Katalanez) «Frankenstein» Frankenstein (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  39. a b (Katalanez) «Escape Room - Teatre Condal» www.teatrecondal.cat (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  40. (Katalanez) «Escape Room 2 - Teatre Condal» www.teatrecondal.cat (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  41. (Katalanez) «El pare de la núvia - Teatre Condal» www.teatrecondal.cat (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  42. (Katalanez) «Escape Room 2 - Teatre Condal» www.teatrecondal.cat (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  43. (Gaztelaniaz) Poblenou (Serie de TV) (1994). (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  44. (Gaztelaniaz) Rosa, la lluita (Serie de TV) (1996). (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  45. (Gaztelaniaz) Periodistas (Serie de TV) (1998). (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  46. (Katalanez) «Plats bruts» 3Cat (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  47. (Katalanez) «Porca misèria» 3Cat (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  48. (Katalanez) «El crac» 3Cat (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  49. (Katalanez) «Monturiol, el senyor del mar» Barcelona Film Commission (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  50. (Gaztelaniaz) «Todo el reparto de la película Rosita, Please!» SensaCine (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  51. (Gaztelaniaz) «La buena vida» David Trueba (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  52. (Gaztelaniaz) El corazón del guerrero - Crítica | Reparto | Estreno | Duración | Sinopsis | Premios. 2025-01-31 (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  53. (Gaztelaniaz) Historia de nuestro cine - Las razones de mis amigos. 2024-11-18 (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  54. (Gaztelaniaz) Tortilla Soup (2001). (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  55. (Katalanez) «Excuses!» Barcelona Film Commission (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  56. (Gaztelaniaz) Salvador (Puig Antich) (2006). (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  57. (Gaztelaniaz) Vicky Cristina Barcelona (2008). (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  58. (Gaztelaniaz) Mil cretinos (2011). (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  59. (Gaztelaniaz) Catalunya über alles! (2010). (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  60. (Gaztelaniaz) La Trinca: biografia no autoritzada (TV) (TV) (2011). (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  61. (Gaztelaniaz) Volare (TV) (2012). (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  62. (Gaztelaniaz) Fènix 11·23 (2011). (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  63. (Gaztelaniaz) Escape Room: La película (2021). (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  64. (Katalanez) Joan, Joel; Sànchez, Jordi. (2000). Plats bruts: el llibre. Columna ISBN 978-84-8300-949-9. (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  65. (Gaztelaniaz) «Excuses! - Librería La Mistral» www.librerialamistral.es (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  66. (Katalanez) Joan, Joel; Alexandre, Víctor. (2003). Despullats. Proa ISBN 978-84-8437-494-7. (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  67. (Katalanez) «Plats Bruts» Premios Ondas (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).
  68. (Katalanez) «"Porca Misèria" i "Vaya semanita"» Premios Ondas (Noiz kontsultatua: 2025-02-03).