Joel McCrea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Joel McCrea
Joel McCrea - publicity.JPG
Bizitza
Jaiotza Kalifornia1905eko azaroaren 5a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Woodland Hills1990eko urriaren 20a (84 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (pneumonia)
Familia
Ezkontidea(k) Frances Dee  (1933 -  1990)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Pomona College
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea aktorea eta zinema aktorea
Sinesmenak
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
IMDb nm0566948

Joel Albert McCrea, (1905eko azaroaren 5a - 1990eko urriaren 20a) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea izan zen.

South Pasadenan, Kalifornian jaio zen. Pomonan ikasketak amaituta, zinemarako gogoa agertu zuen eta 1927an estra moduan hasi zen hainbat lanetan. The Jazz Age (1929) izan zen bere lehen lan garrantzitsua. Horrek MGM estudioekin sinatzea ahalbidetu zion, eta gutxira RKOrekin. Aktore moldagarria zen, balekoa komedietan zein drametan. Gerora, dena den, western askotako antzezle bikaina izan zen.

Bete-betean aritu zen lanean 1930eko hamarkadan eta hurrengoaren lehen urteetan, filma interesgarrienak sasoi horretakoak direlarik: King Vidorren Bird of Paradise (1932), Cecil B. DeMilleren Union Pacific (1939), Alfred Hitchcocken Foreign Correspondent (1940) eta Preston Sturgesen Sullivan's Travels (1941) eta The Palm Beach Story (1942). 1962an Sam Peckinpah handiak Ride the High Country filmean Randolph Scott aktorearekin aritzeko aukera eman zion, kritikak aparteko lantzat hartu duena.

Frances Dee aktorearekin ezkondua zen 1933an. Zineman lan egiteari laga zionetik, 1976tik, erretiroa hartu eta etxalde (rancho) batera jo zuen. 1990ean neumonia batek jota hil zen.

Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joel McCrea Aldatu lotura Wikidatan
  • Joel McCrea aktorea Imdb datu-basean [1]