Joel Schumacher
Joel Schumacher | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Izen osoa | Joel T. Schumacher |
Jaiotza | New York, 1939ko abuztuaren 29a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | New York, 2020ko ekainaren 22a (80 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa |
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen Parsons The New School for Design Fashion Institute of Technology (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, zinema zuzendaria, zinema ekoizlea eta jantzi-diseinatzailea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
IMDb | nm0001708 |
Joel T. Schumacher (New York, 1939ko abuztuaren 29a - New York, 2020ko ekainaren 22a), estatubatuar zinema zuzendari bat izan zen. Nagusiki hiru film hauekin ospea bereganatu zuen: St. Elmo's Fire (1985), The Lost Boys (1987) eta Flatliners (1990). Geroago John Grisham idazlearen eleberrien egokitzapenak diren The Client (1994) eta A Time to Kill (1996) zuzendu zituen. Falling Down (1993) eta 8mm (1999) filmeek hurrenez-hurren Urrezko Palma eta Urrezko Hartza irabazi zituzten.
Batman superheroiari buruzko Batman Forever (1995) eta Batman & Robin (1997) filmak ere zuzendu zituen.