Johan Christian Dahl
Johan Christian Dahl | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Johan Christian Claussen Dahl |
Jaiotza | Bergen, 1788ko otsailaren 24a |
Herrialdea | Norvegia |
Bizilekua | Dresden Bergen |
Heriotza | Dresden, 1857ko urriaren 14a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Eliasfriedhof (en) Sankt Jacobs cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Emilie von Block (en) (1820ko ekainaren 12a - 1827ko abuztuaren 24a) Amalie von Bassewitz (en) (1830eko urtarrila - 1830eko abenduaren 11) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Danimarkako Arte Ederren Errege Akademia |
Hizkuntzak | norvegiera |
Irakaslea(k) | Christian August Lorentzen |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta katedraduna |
Lantokia(k) | Dresden |
Enplegatzailea(k) | Dresden Academy of Fine Arts (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Johan Christian Claussen Dahl, baita ere I.C. Dahl deituraz ezaguna (Bergen, Norvegia, 1788ko otsailaren 24a - Dresde, Alemania, 1857ko urriaren 14), margolari erromantikoa izan zen. Norvegiako paisaien margolaritzaren egile ezagunenetariko bat da, askotan "Norvegiako paisaien margolaritzaren aita" izendatua.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bergenn (Norvegia) jaioa, arrantzale baten semea izan zen. Lehenego formakuntza Bergengo margolari dekoratzaile bezala izan zen. Bere habilidade ikusita, hiritar batzuek dirua bildu zuten gaztea Kopenhagera bidaltzeko. 1811an Danimarkako Arte Ederren Errege Akademian hasi zen ikasten. Han Christian August Lorentzen, Christoffer Wilhelm Eckersberg eta Jens Juel margolarien eragin zuzena ezagutu zuen.
1818ko udazkenean Europan zeharreko bidaiari ekin zion. Dresden hasita, 1820an Erromara eta Napolira joan zen. 1821ean berriro ere Dresden zegoen; Alemaniako hiri horretan Dorothea Franzisca Friederike Emilie von Block (1801-1827) emakumearekin ezkondu zen. Emilie Dahl erditzeko unean hil zen, aldiz. 1830ean Dahl berriro ere ezkondu zen, orduan Amalie von Bassewitz (1794-1830) ikaslearekin. Amalie ere erditzekotan hil zen urte bat beranduago. Dahk, bestetik, Dresden hil zen, 1857an.[2] 1934an, bere gorpuzkinak Bergenera itzuli zituzten eta San Jacbom elizan lurperatu zituzten.
Ibilbide artistikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]J.C. Dahl Norvegiako XIX. mendeko bizitza artistikoan eragin handia izan zuen. Haren Norvegiako paisaien interpretazio erromantikoak Europa osoan Norvegiarekiko interesa piztu zuen. Nahiz eta Norvegiatik kanpo bizi egilea askotan itzuli zen, batez ere bere herriko paisaien inspirazioa berreskuratzeko. Dahlek, bestetik, Norvegiako ondarearen aldeko jarrera aktiboa izan zuen; beste intelektual eta artistekin batera Norvegiako Antzinako Monumentuen Babesterako Elkartea sortu zuen. [3] 1836an, beste pertsonekin batera, Norvegiako Galeria Nazionala (Nasjongallerietand) sortu zuen, egungoko Osloko Museo Nazionala. Artistak bere bilduma partikularra museo honi eman zion. Azkenik, Johan Sebastian Welhaven, Frederik Stang eta Henrik Heftyeekin batera, Osloko Elkarte Artistikoa sortu zuen ( Oslo Kunstforening).
Izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizitzan zehar margolariak izendapen asko jaso zituen. Hona hemen nagusiak:
- Vasako Ordena (1839)
- Dannebrog Ordena (1840)
- San Olaf Ordenaren Zalduna (1847)
Lan nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Norvegia, Dresden
- Ekaitza itsasoan, Dresden
- Måbødalen (1851), Bergen Kunstmuseum
- Fra Stedje i Sogn (1836), Bergen Kunstmuseum
- Hjelle i Valdres (1850), Bergen Kunstmuseum
- Lysekloster (1827), Bergen Kunstmuseum
- Stedje i Sogn (1836), Bergen Kunstmuseum
- Bjerk i storm (1849), Bergen Kunstmuseum
- Vinter ved Sognefjorden (1827), Osloko Galeria Nazionala
- Castellammare (1828), Osloko Galeria Nazionala
- Skibbrudd ved den norske kyst (1832), Osloko Galeria Nazionala
- Hellefoss (1838), Osloko Galeria Nazionala
- Fra Stalheim (1842), Osloko Galeria Nazionala
- Fra Fortundalen (1842), Osloko Galeria Nazionala
- Stugunøset på Filefjell, (1851) Osloko Galeria Nazionala.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Frederiksborg gaztelua (1814)
-
Avaldsnesko eliza (1820)
-
Trolltindene (1823)
-
Hilobi megalitikoa neguan (1824-25)
-
Ekaitza Dresden (1830)
-
Naufragio Norvegiako kostaldean (1832)
-
Watzmann (1835)
-
Urkia ekaitzpean (1836)
-
Stalheim (1842)
-
Frogner Etxea (1842)
-
Holmestrand (1843)
-
Kopenhageko portua ilargiaren argipean (1846)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johan Christian Dahl |
- (Ingelesez) Dahl Artcyclopedia webgunean.
- (Gaztelaniaz) Dahlen biografia.