Johan Christian Fabricius
Johan Christian Fabricius | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tønder (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Kiel, 1808ko martxoaren 3a (63 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Anna Cecilie Fabricius (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kopenhageko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | latina alemana |
Irakaslea(k) | Lineo |
Jarduerak | |
Jarduerak | botanikaria, lepidopterologoa, ekonomialaria, zoologoa, unibertsitateko irakaslea, arachnologist (en) ![]() ![]() |
Enplegatzailea(k) | Kopenhageko Unibertsitatea Kielgo Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Accademia delle Scienze di Torino |
Johan Christian Fabricius (Tønder, 1745eko urtarrilaren 7a – Kiel, 1808ko martxoaren 3a "insecta"n (intsektuak, araknidoak, krustazeoak...) espezialitatutako daniar zoologoa izan zen. XVIII. mendeko entomologo garrantzitsuenetakotzat jotzen da. 10.000 animalia-espezieri izena jarri zien eta intsektuen sailkapen modernoaren oinarriak ezarri zituen.
Schleswigeko dukerrian jaio zen, mediku baten semea. Kopenhageko Unibertsitatean ikasi zuen eta Carl Linnaeusen ikasle ere izan zen Uppsalan bi urtez. Handik bueltan "Systema entomologiae" liburua lantzen hasi zen eta 1775ean argitaratu zuen.
1770ean Kopenhageko Unibertsitateko irakasle izendatu zuten eta ondoren historia naturala eta ekonomia irakatsi zituen Kielgo Unibertsitatean. Askotan joan zen Londresera britainiar bildumak ikastera eta Parisen ere bizi izan zen eta Frantziako Iraultza ikusi zuen.
Berak uste zuen gizakia tximino handietatik zetorrela eta espezie berriak hibridazioz sor zitezkeela. "Lamarckismoaren aita" ere deitu izan zaio.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Systema entomologiae (1775)
- Genera insectorum (1776)
- Species insectorum (1781). Izenburu osoa: Species insectorum, exhibentes eorum differentias specificas, synonyma auctorum, loca natalia, metamorphosin, adjectis observationibus, descriptionibus
- Mantissa insectorum (1787)
- Entomologia systematica emendata et aucta (1792–1799)
- Systema eleuthatorum (1801)
- Systema rhyngotorum (1803)
- Systema piezatorum (1804)
- Systema antliatorum (1805)
- Systema glossatorum (1807)