Johan Clarey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Johan Clarey

Bizitza
JaiotzaAnnecy1981eko urtarrilaren 8a (43 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile alpinoa
Pisua98 kilogramo
Altuera191 zentimetro
Jasotako sariak

johanclarey.com
Twitter: yoclarey Olympic.org: johan-clarey Edit the value on Wikidata

Johan Clarey (Annecy, Savoia Garaia, Frantzia, 1981eko urtarrilaren 8a) eski alpinoko jaitsieran eta Super G modalitateetan espezializatutako eskiatzaile frantziarra da.

Berandu agertutako eskiatzaile, lehen podiuma Munduko Kopan lortu zuen, Val Gardenako jaitsieran 2009ko abenduaren 19an, hirugarren postua eginez 28 urterekin. 2013ko urtarrilaren 19an, abiadura-errekorra gainditu zuen Munduko Kopako proba batean, Wengen-go jaitsieran 161,9 km/h kronometratuta. Bederatzi podium ditu Eski Alpinoko Munduko Kopako jaitsieran eta Super Gn.

Super Gko zilarrezko domina irabazi zuen 2019ko Munduko Txapelketan, eta, 38 urterekin, eski alpinoko Munduko Txapelketako podiumera igo den eskiatzailerik zaharrena da. Gero, 41 urterekin, Munduko Kopako lehen hiruren artean amaitu duen zaharrena izango da. Errekor hori berea du 2021eko urtarrilaren 24az geroztik, Kitzbüheleko jaitsieran bigarren gelditu baitzen. Errekorra 2022ko urtarrilaren 21ean hobetu zuen Streif berean, bigarren sailkatu baitzen, berriro. Azkenik, 2022ko otsailaren 7an, Pekingo Jokoetan, jaitsierako txapeldunorde olinpiarra izan zen, Beat Feuz irabazlearengandik 10 ehunenekora bukatuz, eta, Neguko Jokoetan, eski alpinoko domina jaso duen eskiatzailearen errekor berria ezarri zuen, 41 urte eta 29 egunetan.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johan Clarey Stelvio de Bormioko pistan, 2019an.

2011ko abenduaren 17an pasatu ondoren, Clareyk Val Gardenako jaitsieraren buru jarri zen, Adrien Théaux herrikidearen aurretik. Hala ere, haize-bolada handiak zirela eta, lasterketa bertan behera utzi zuten[1].

2013ko urtarrilaren 19an, Clareyk abiadura-errekorra ezarri zuen Munduko Kopako proba batean; Wengengo jaitsieran, bosgarren postua lortu zuen 161,9 km/h abiadurarekin. Carlo Jankak aurreko egunean superkonbinatuaren jaitsieran ezarritako errekorra hautsi zuen Clareyk[2]. Otsailaren hasieran, Munduko[3] Txapelketetako jaitsierarako eta Super Grako hautatu eta gero, Clareyk, lehiaketatik kanpo, erorikoa izan, eta ebakuntza beharko zuen lomboziatika akutua pairatu zuen; horrenbestez, denboraldiari, agur esan zion[4]. Hurrengo denboraldian lehiaketara itzulita, Clareyk hirugarren postua lortu zuen abenduaren 21ean Val Gardenako jaitsieran; Munduko Kopako bigarren podiuma izango zen, hain zuzen, lau urte lehenago 3. postua lortutako leku berean[5]. Dena den, Sochiko Joko Olinpikoatan kale egin zuen; ez zuen jaitsiera bukatu, eta 19. amaitu zuen Super Gn. Ondoren, denboraldi amaieran bere karrera gelditzeko asmoa zuela adierazi zuen. Munduko kopara itzulita, bigarren postua lortu zuen Kvitfjell-eko jaitsieran, martxoaren 1ean[6].

Munduko kopan, beste podium baten ostean (3. Kitzbüheleko jaitsiera 2017ko urtarrilaren 21an), Frantziako talde osoa eta bereziki gizonezkoen abiadurako taldea, urte bereko azaroan gertatutako David Poisson lagunaren heriotza zela eta, oso astinduta gelditu zen[7][8]. Johan Clarey bere denboraldirik onena 38 urterekin lortuko du; 2018-2019ko neguan zehar, jaitsieran eta Super Gn goi-mailako 10 onenen artean sailkatzen da normalean, eta, horri esker, pixkanaka-pixkanaka munduko kopako dortsal onenetara igotzen joan da[8]. Lake Louiseko jeitsieran, 5. postu nabarmen bat lortu zuen, Beaver Creek jeitsieran, berriro ere, bosgarrena, Val Gardenako Super Gn, berriz, laugarren eta bigarren Kitzbüheleko Super Gn, diziplina horretan bere lehen podiuma izango dena[9]. Streif-eko emaitza horretatik bi astera, Åre-n, 2019ko Munduko Txapelketako Frantziako lehen domina irabazi zuen. Otsailaren 6an, 14. zenbakiarerekin hartu zuen irteera Super Gn, eta, tarteko denbora guztietan, lasterketa buru den Dominik Parisekin lehiatzen da. Irabaziko zuela bazirudiela, Ibilbidearen beheko ate bat jo; trajeko sorbalda urratu, eta haren azpiko plastikozko babesa ateratzen du kanpora. Horrek, bat-batean, aerodinamika galduarazi ziola uste du[7]. Parisen atzetik, 9 ehunenekora geratu zen, Vincent Kriechmayr-ekin berdinduz eta zilarrezko domina partekatuz [10]. Johan Clarey Munduko Txapelketaren historiako dominadun zaharrena da[7].

Bere ibilbidean aurrera jarraitu, eta, 40 urte baino gehiagorekin, 2020-2021 denboraldian, bigarren postua lortu zuen Streif mailan, Kitzbüheleko bigarren jaitsieran, urtarrilaren 24an[11]. Ostegunean, bigarren entrenamenduan, asko erori zen. Ostiraleko lehen jaitsieran, ordea, laugarren postuan bukatu zuen Beat Feuzek irabazitako lasterketan. Larunbatean, ostera, 5. dortsalarekin abiatu zen; ibilbide osoa menderatu, eta denborarik onena egin zuen. Feuzek (9. dortsala) baino ez du garaituko, zeinak "Kitz" bikoizketa egin eta 17 ehunenekoan aurreratuko duen[11]. Johan Clarey berrogei urteko lehen lasterkaria da, eta, beraz, Munduko Kopako podiumean dagoen historiako eskiatzailerik zaharrena[11]. Gero, Streifen gailendu asmoz, bere karrerarekin beste denboraldi batez jarraitzeko asmoa iragarri zuen 2022an[12]. Cortina d'Ampezzoko Munduko Txapelketak puntuatutako negu horretan, zazpi "goiko 10" lortu zituen jeitsieran eta Super Gn (Super Gn erretiratu, eta 16. izan zen jeitsieran); 19. geratu zen sailkapen orokorrean; 4. jeitsieran (2004an hasi zenez geroztik, diziplinako posturik onena), eta 26. Super Gn[13].

41 urteko txapeldunorde olinpikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021-2022 denboraldian, Frantziako taldeak ez du "Goiko 5" gutxienekorik lortu jaitsieran, baina Johan Clareyk balentria berri bat egin zuen 41 urte egin eta gutxira; aurreko urtean bezala, Kitzbüheleko jaitsierako bigarren lekua hartzea lortu zuen, berriro Streifa menderatuz, eta helmuga-marra Aleksander Aamodt Kilde-rengandik 42 ehunenekora igaro zuen, nahiz eta Hausbergkanteko seigarren tartekoan 2 ehuneneko alde izan azken iraulian denbora galduko duen[14].

2022ko otsailaren 7an, txapeldunorde olinpikoa izan zen Pekingo Jokoetan. 41 urte eta 29 egun zituela, eski alpinoko olinpiar dominadun zaharrena izan zen, eta Bode Miller estatubatuarraren errekorra gainditu zuen (36 urte zituela irabazi zuen domina, 2014. urtean). Jaitsieran, 19. dortsalarekin abiatuta, Johan Clareyk "argi berdez zihoan" (behin-behineko denborarik onenatik aurreratua esan nahi du) lehenengo lau denbora-zatitan[15]; bosgarrenean, atzetik zen 13 ehunenekoan[15], eta, azkenik, huts egiten zuen helmugan, Beat Feuzetik 10 ehunenekora bukatuz. Hala ere, Matthias Mayer austriarra bigarren postutik mugitu zuen, zeinak irabazle suitzarrarengandik 16 ehunenekora amaitu baitzuen[16].

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proba / Edizioa Jaitsiera Super G Eslalom erraldoia Eslaloma Konbinatua
OJ 2010
Kanada Vancouver
27. —------ —------ —------ Erretiratua
OJ 2014
Errusia Sochi
Erretiratua 19. —------ —------ —------
OJ 2018
Hego Korea Pyeongchang
18. —------ —------ —------ —------
OJ 2022
Txinako Herri Errepublika Pekin
2. lekua, zilarrezko domina
Zilarra
—------ —------ —------ —------

Oharra:

  • : Bigarren, zilarrezko domina
  • —: Johan Clareyk ez zuen parte hartu proba honetan

Munduko Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proba / Edizioa Jaitsiera Super G Eslalom erraldoia Eslaloma Konbinatua
2011ko Mundiala
Alemania Garmisch-Partenkirchen
8. —------ —------ —------ —------
2015eko Mundiala
Ameriketako Estatu Batuak Vail - Beaver Creek
16. 30. —------ —------ —------
2017ko Mundiala
Suitza Saint-Moritz
Erretiratua —------ —------ —------ —------
2019ko Mundiala
Suedia Åre
17. 2. lekua, zilarrezko domina
Zilarra
—------ —------ —------
2021eko Mundiala
Italia Saint-Moritz
16. Erretiratua —------ —------ —------

Oharrak:

  • —: ez zuen parte hartu proba honetan

Munduko Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sailkapen orokor onena: 19. postua 2019an, 2020an eta 2021ean.[17]
  • 9 podio (8 jaitsieran eta 1 Super Gn).

Munduko Kopako probaren araberako sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldia / Proba Orokorra Jaitsiera Eslalom Eslalom erraldoia Super G Konbinatua
Sailk.. Puntuak Sailk.. Puntuak Sailk.. Puntuak Sailk.. Puntuak Sailk.. Puntuak Sailk.. Puntuak
2004 140. 2 54. 2
2007 86. 69 33. 57 38. 12
2008 78. 79 30. 63 41. 16
2009 92. 46 31. 46
2010 61. 118 19. 104 37. 14
2011 56. 150 19. 142 48. 8
2012 29. 334 10. 283 31. 51
2013 23. 282 12. 174 12. 108
2014 25. 341 7. 286 25. 68
2015 32. 250 16. 182 23. 68
2016 37. 253 15. 235 41. 18
2017 52. 137 17. 132 50. 5
2018 54. 121 18. 121
2019 19. 434 8. 234 8. 200
2020 19. 405 7. 316 15. 89
2021 19. 335 4. 272 26. 63

Performances générales[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johan Clareyk 192 aldiz hartu du parte Munduko Kopan. Inoiz ez du irabazi, baina 7 aldiz zapaldu du podiuma, sei jaitsieran eta bat Supr-Gn[18].

Emaitza Jaitsiera Super G Eslalom erraldoia Konbinatua Eslalom Denera
1.
2. 4 1 5
3. 3 3
Goiko 10 31 8 39
Goiko 30 85 27 5 107
Besteak 28 27 8 63
Irteerak 113 54 0 13 0 180

2015eko martxoaren 19an eguneratua.

Munduko Junior Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johan Clareyk Juniorreko Munduko Txapelketako bi ediziotan hartu zuen parte, Quebec-en 2000n eta Verbier-en 2001ean. Haren emaitzarik onena laugarren da Verbierko jaitsieran[19]

Proba / Aldia Jaitsiera Super G Eslalom erraldoia Eslaloma Konbinatua
2000ko Mundialak
Stoneham
28. 28. 21.
2001eko Mundialak
Verbier
4. 4. 18.

Europako Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sailkapen orokor onena: 9. 2004an.
  • 2007ko jaitsiera eta sailkapen konbinatuen irabazlea.
  • 8 podio, 5 garaipen barne (4 maldan eta 1 superkonbinatuan).

Frantziako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako Jaitsiera Txapelketako Podiuma, Meribelen, 2014: Johan Clarey erdian, irabazlea; David Poisson, eta Maxence Muzaton inguruan

Johan Clareyk bi txapel irabazi zituen 2011. eta 2014. urteetan[20].

Proba / Aldia Jaitsiera Super G Eslalom erraldoia Eslaloma Super konbinatua
1997ko Txapelketak
L'Alpe d'Huez
Erretiratua
1998ko Txapelketak
Serre Chevalier
78. 59. Erretiratua Erretiratua
1999ko Txapelketak
La Clusaz
36. 28. 18.
2000ko Txapelketak
Valloire
22. Erretiratua 19.
2001eko Txapelketak
Courchevel/L'Alpe d'Huez
29. Erretiratua
2002ko Txapelketak
Val-d'Isère/Megève
20. 19. 35. Erretiratua
2003ko Txapelketak
Les Menuires
8. 2. lekua, zilarrezko domina Erretiratua 12.
2004ko Txapelketak
Les Carroz/Flaine
9. 13. Erretiratua Erretiratua
2006ko Txapelketak
Courchevel/Val-d'Isère
14. Erretiratua
2007ko Txapelketak
Val Cenis/Val-d'Isère
12. Erretiratua 31. 20. Erretiratua
2008ko Txapelketak
Auron/Isola 2000
2. lekua, zilarrezko domina 3. postua, brontzezko domina 39. Erretiratua 4.
2010eko Txapelketak
Les Menuires
3. postua, brontzezko domina Erretiratua Erretiratua
2011ko Txapelketak
Tignes/Le Mont-Dore
1. postua, urrezko domina 4. Erretiratua
2012ko Txapelketak
L'Alpe d'Huez
4. 3. postua, brontzezko domina
2014ko Txapelketak
Méribel
1. postua, urrezko domina 21. Erretiratua
2015eko Txapelketak
Serre Chevalier
3. postua, brontzezko domina
2016ko Txapelketak
Les Menuires
11. Erretiratua Erretiratua
2017ko Txapelketak
Tignes
6.
2018ko Txapelketak
Châtel
2. lekua, zilarrezko domina
2019ko Txapelketak
Auron
2. lekua, zilarrezko domina 1. postua, urrezko domina

Goraipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. François-Xavier Rallet. (17 décembre 2011). Le vent frustre les Bleus. ...
  2. François-Xavier Rallet. (19 janvier 2013). Wengen : Johan Clarey, 5e de la descente dominée par Christof Innerhofer. ..
  3. Alerte pour Clarey ?. 4 février 2013..
  4. Clarey forfait. 4 février 2013..
  5. Ski alpin : une belle troisième place pour Johan Clarey à Val Gardena. 21 décembre 2013..
  6. Xavier Colombani. (Txantiloi:1er mars 2014). Clarey deuxième de la descente derrière Guay. L'Équipe..
  7. a b c Valentine Perazio. (2019). Johan Clarey après sa médaille d'argent : "C’est incroyable et surprenant !". ..
  8. a b Clément Guillou. (2019). « L’ancêtre » Johan Clarey médaillé d’argent aux Mondiaux de ski. ..
  9. FIS. CLAREY Johan - TOP 10. ..
  10. Simin Farvacque. (2019). Johan Clarey vice-champion du monde du super-G, Dominik Paris en or. ..
  11. a b c Stéphane Kohler. (24 janvier 2021). Johan Clarey, Txantiloi:2e à Kitzbühel, l'emblématique quadragénaire qui marque les esprits. ..
  12. Kiztbühel - Le quadra Clarey l'annonce sur Eurosport : '"Je vais continuer encore un an. 24 janvier 2021..
  13. Fédération internationale de ski. Johan Clarey - results - season 2021. ..
  14. Julien Chesnais. (21 janvier 2022). Descente Kitzbühel - Streif - Aleksander Aamodt Kilde vainqueur devant Johan Clarey. ..
  15. a b JO de Pékin 2022 - Quelle descente de Clarey, à un cheveux de Feuz, son passage en vidéo. 7 février 2022.
  16. JO PÉKIN 2022- Clarey inusable, Ledeux a pris ses marques, Valieva historique : ce qu'il ne fallait pas rater cette nuit. 2022-02-07..
  17. Johan Clarey : FIS World Cup Standings. Fédération internationale de ski..
  18. Johan Clarey : FIS World Cup Results. Fédération internationale de ski..
  19. Johan Clarey results : FIS Juniors World Ski Championships. Fédération internationale de ski..
  20. Johan Clarey results : National Championships. Fédération internationale de ski..
  21. Quentin Fillon Maillet, Arthur Bauchet, Justine Braisaz-Bouchet, Gabriella Papadakis, Guillaume Cizeron… Les champions olympiques et paralympiques de Pékin promus à la Légion d'honneur. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lotutako artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]