Johan Ludvig Runeberg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Johan Ludvig Runeberg
Johan Ludwig Runeberg bw.jpg
Bizitza
Izen osoa Johan Ludvig Runeberg
Jaiotza Jakobstad Itzuli1804ko otsailaren  5a
Herrialdea  Finlandia
Lehen hizkuntza suediera
Heriotza Porvoo1877ko maiatzaren  6a (73 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Fredrika Runeberg Itzuli  (1831-01-21 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak suediera
Jarduerak
Jarduerak idazlea, poeta, kazetaria eta hymnwriterra Itzuli
Lan nabarmenak Maamme
Kidetza Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Luteranismoa
Johan Ludvig Runeberg autograf.png

Johan Ludvig Runeberg (finlandieraz: ˈjuːhan ˈlʊdvɪɡ ˈrʉːnəbærj; 1804ko otsailaren 5a1877ko maiatzaren 6a) finlandiar liriko eta poeta epikoa izan zen. Finlandiako poeta nazionala da eta berea da Vårt lur (Gure Lurra, Maamme finlandieraz) abesti letra, gerora Finlandiako Ereserki bihurtu zena. Runebergek, halaber, finlandiako ereserki liburu luthertarraren berrikuntzan parte hartu zuen, edizio berrirako testu asko eginez.[1][2]

Johan Ludvig Runebergen estatua Helsinkiko Esplanadin, Finlandia

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Runeberg suedieraz hitzegiten zuen famili batean jaio zen Jakobstaden, Botniako Golkoaren ertzean[3]. Zortzi urterekin, Runeberg bere osabarekin bizitzera bidali zuten eta Oulun joan zen eskolara. Vaasako hirian ikasi zuen, eta geroago Turkuko Errege Akademian, non Johan Vilhelm Snellman eta Zacharias Topeliusekin adiskidetu zen. Bere ikasketak, batez ere, latina eta greziera hizkuntza klasikotara jo zuten. Filosofian Masterra lortu zuen 1827an. Tutore gisa lan egin zuen(1822-1826), irakasle  Alexander Errege Unibertsitatean (1830), eta irakasle ere Suediararako Helsingfors Lizeoan (1831-1836). 1837tik aurrera Porvoon bizi izan zen, non Latindar Literatura irakasle gisa lan egin zuen, Porvooko Gymnasiumean. Finlandiako saloi anfitrioi zen  Natalia Castrén (1830-1881) bere kultur lagun taldeko kide izan zen.[4][5][6]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere olerki askok Finlandiako landa giroa erakusten dute. Ezagunena Bonden Paavo da, (Paavo Nekazaria, Saarijärven Paavo finlandieraz), Saarijärvi parroki txiroko baserritar nekazari bati eta bere determinazioari buruz, bere "sisu" (adorea) eta amaigabeko fedea Probidentzian, klima gogorra etauzta txarreko urteen aurrean. Hiru aldiz, gaueko izotz zuriak bere laboreak suntsitu zituen. Aldi bakoitzean,floema bikoitza nahasten zuen bere zuhaitz azalezko ogian gosez ez hiltzeko eta inoiz baino gogorrago egiten zuen lan, padura gaueko izozteak jasango ez zituen lur lehorrean bihurtzeko. Laugarren urtean, Paavok, azkenik, uzta emankorra lortu zuen. Bere emaztea pozez, Jainkoari eskerrak ematen dizkio eta Paavori hirinez eginiko ogiaz gozatzeko esaten dio baina Paavok emazteari berriz ere ogian zuhaitz azala nahastu dezala dio, bere bizilagunaren laborea izoztearen erruz galdu denez, bere uztaren erdia emango bait dio.[7][8]

Aukeratutako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Runebergen lan nagusiak Älgskyttarna (Ehiztari guztiak, 1832) olerki idealista eta Kung Fjalar (Fjalar Erregea, 1844) olerki epikoa biltzen ditu. Fänrik Ståls Sägner (Ensign Stålen istorioak, Vänrikki Stoolin tarinat finlandieraz) olerki heroikoa, 1848 eta 1860 artean idatzia, Kalevalaz kanpo, finlandiar olerki epikorik garrantzitsuenetzat hartzen da eta1808-1809ko Errusiaren kontrako Finlandar Gerrari buruzko ipuinak ditu. Gudan, Suediak Finlandia lotsagarriki galdu zuen, eta azken hau Errusiar inperioaen Dukerri Handia bihurtu zen. Olerkiak, pasarteka antolatua, bi aldeen gizakitasuna nabarmentzen du, finlandarren ausardia goraipatzen duen bitartean. Lehen olerkia,  Vårt land (Gure lurra, Maamme finlandieraz) Finlandar Ereserki bihurtu zen.[9][10]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehengusu txikia zen Fredrika Runeberg zen bere emaztea, Tengström ezkongabetan, poemak eta nobelak idatzi zituenak. Zortzi seme-alaba izan zituzten, zaharrena Walter Runeberg eskultorea izanik.[11][12]

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Runeberg Eguna (Runebergin päivä) urtero otsailaren 5ean ospatzen da, bere jaiotzaren egunean. Runeberg tarta deituriko almendra zaporedun pastela (finlandieraz: Runebergintorttu; suedieraz: Runebergstårta) salgai izaten da urtarrilaren hasieratik otsailaren 5a arte.[13][14]

Johan Ludwig Runebergen estatua, bere seme Walter Runebergek egina, Helsinkiko bihotzean, Esplanadin eraikia dago.[15]

Runeberg Finlandiako oroitzapen txanponaren motibo gisa hautatua izan zen, Johan Ludvig Runeberg eta Finlandiako poesia oroitzapenezko 10 €-ko txanponan. 2004ean sortu zen bere jaiotzaren 200. urteurrena ospatzeko. Txanponaren aurrealdea Runebergen aurpegiaren erretratu liraindua da. Atzekaldean, 1831ean suedieraz idazten zen Helsingfors Tidningar egunkariaren letra mota ageri da, Runebergek lan gehiena suedieraz idatzi bait zuen.[16]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hannu Vapaavuori: Virsikirja ennen virsikirjaa
  2.    .
  3.   Txillardegi, Euskararen aldeko borrokan, . Noiz kontsultatua: 2017/11/19 .
  4. Suomen kansallisbiografia (National Biography of Finland)
  5.    .
  6. (Gaztelaniaz)  El poeta Johan Ludvig Runeberg (1804-1877), . Noiz kontsultatua: 2017/11/19 .
  7.    .
  8.    .
  9.    .
  10.    .
  11.    .
  12.    .
  13.    .
  14. (Gaztelaniaz)  Casanovas, Alex S., Runeberg, el poeta y el pastel finlandés, . Noiz kontsultatua: 2017/11/19 .
  15.    .
  16.    .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]