Johan Wilhelm Rangell
Johan Wilhelm (Juha) Rangell (Hauho , 1894ko urriaren 25a – Helsinki, 1982ko martxoaren 12a) finlandiar politikaria izan zen, Finlandiako lehen ministroa 194
Zuzenbidea ikasi eta Finlandiako Bankuan lan egin zuen. Risto Ryti lehendakariaren lagun handia izan zen gerra aurretik. Mugimendu olinpikoan parte hartu zuen eta 1940an Helsinkiri Joko Olinpikoen antolakuntza eman ziezaioten saiatu zen.
Ryti 1940an aukeratu zuten presidente eta Rangell izendatu zuen lehen ministro. Bere lehen ministro lana ekonomian zentratu zen eta kanpo politika Rytiri eta Mannerheim komandante buruari utzi zien.
Jarraipeko Gerran, ekialdeko Kareliaren okupazioa eta Moskuko Itunean Sobietar Batasunari lagatako lurraldea berreskuratzea babestu zituen. 1943tik 1944ra Finlandiako Bankuko gobernadorea izan zen.
1946an bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten bakearen aurkako krimenengatik, baina hiru urte geroago askatu zuten. Politika utzi eta Finlandiako Batzorde Olinpikoan eta Nazioarteko Batzorde Olinpikoan lan egin zuen.
