Johann Christoph Pepusch
| Johann Christoph Pepusch | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Berlin, 1667 (juliotar egutegia) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Londres, 1752ko uztailaren 20a (juliotar egutegia) (84/85 urte) |
| Hobiratze lekua | Brompton hilerria |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Oxfordeko Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Ikaslea(k) | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | konpositorea, musikologoa, musikaren teorikoa, musika-zuzendaria, musikaria eta organista |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Royal Society |
| Mugimendua | musika barrokoa |
| Genero artistikoa | opera |
| Musika instrumentua | organoa |
Johann Christoph Pepusch —John Christopher Pepusch izenaz ere ezaguna— (Berlin, Alemania, 1667 – Londres, Ingalaterra, 1752ko uztailaren 20a) musikagilea izan zen. Musika eta organo ikasketak egin ondoren, hamalau urte zituela Prusiako gortean hasi zen lanean. 1700ean Londresa joan zen, eta han Chandosko kondearen musika-zuzendari izan zen. Lincoln's Inn Fields Theatre antzokiko musika-zuzendaria ere izan zen, eta maskaradak eta oberturak sortu zituen. Musika-liburu asko bildu zituen liburutegi handi batean. Antzinako Greziako, Antzinako Erromako eta Pizkundeko musika aztertu eta ezagutarazi zuen. Corelliren lan asko argitaratu zituen. 1730ean A Treatise on Harmony teoria-liburua argitaratu zuen. John Gayren The Beggar's Opera operaren musika sortu zuen. Biolinerako eta flautarako sonatak, erlijiozko musika, kantatak, kontzertuak eta ganbera-musika idatzi zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.