Johann Heinrich Wilhelm Tischbein

Wikipedia, Entziklopedia askea
Johann Heinrich Wilhelm Tischbein
Tischbein JHW Selbstbildnis 1783@20150929.JPG
ganberako margolari

1808 -
Bizitza
Jaiotza Haina1751ko otsailaren 15a
Herrialdea  Alemania
Bizilekua Napoli
Eutin
Heriotza Eutin1829ko otsailaren 26a (78 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Leinua Tischbein (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Irakaslea(k) Johann Heinrich Tischbein (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lan nabarmenak Goethe in the Roman Campagna (en) Itzuli
Izengoitia(k) Goethe-Tischbein
Genero artistikoa erretratua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Luteranismoa

Johann Heinrich Wilhelm Tischbein, Goethe-Tischbein gisa ezaguna, hau da, Tischbein Goethekoa (Haina, 1751ko otsailaren 15 - Eutin, 1829ko otsailaren 26) margolari eta grabatzaile alemana izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tischbein margolarien familiako kidea zen. Fue alumno de sus tíos, primero de Johann Heinrich bere osabaren ikaslea izan zen, Kasselen. Hamburgon , bestetik, Johann Jakobekin ikasi zuen. Suitzan ere margolaritza ikasi zuen eta herrialde horretan Sturm und Drang mugimendua ezagutu zuen. 1777an Berlinera joan zen, erretratugile gisa lan egiteko asmoz.

Alemaniatik Tischbein Erromara joan zen eta han urte batzuk igaro zituen. Munichen eta Nurembergen egon zen ere bai, Albert Dureren lanak ikertzeko. Erromako egonaldian, 1779tik 1781ra, rokoko baztertu zuen neoklasizismoa aldarrikatzeko. 1781an, Zurichen, Goethe ezagutu zuen.[1] Urte horietakoak dira Weimarreko Goethe Nationalmuseumen erakusten diren lanak.

Goethe-Tischbein izengoitia idazleari egin zion margolan ospetsuari zor dio. Johann Wolfgang von Goetherekin 1787an, Napolin egon zen. Goethe bidaia hori liburu batean jaso zuen: Italienische Reise.

1800 Alemaniara itzuli zen, lehenengo Hamburgora. 1808tik aurrera Tischbein Oldenburgen Eutingo gortearen ganbara-margolaria izan zen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]