Johann Köler
| Johann Köler | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Ivaski (en) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | San Petersburgo, 1899ko apirilaren 22a (73 urte) |
| Hobiratze lekua | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Arteen Akademia Inperiala 1857) |
| Hizkuntzak | estoniera errusiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria eta unibertsitateko irakaslea |
| Enplegatzailea(k) | Arteen Akademia Inperiala |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Johann Köler (1826ko martxoaren 8a - 1899ko apirilaren 22a) Estoniako esnatze nazionalaren buruzagia eta margolaria izan zen.[1] Nazio sortu berriaren lehen margolari profesionala kontsideratzen da. Erretratuagatik nabarmendu zen batez ere, eta, neurri txikiagoan, paisaia-pinturengatik. Bere koadro nabarmenetako batzuek XIX. mendearen bigarren erdiko Estoniako landa-bizitza irudikatzen dute.
Bizitza eta lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Johann Köler nekazari familia bateko zazpigarren seme-alaba izan zen Wasteko Lubjassaare landa inguruan (gaur egungo Ivaski), Viljandi konderrian. Gurasoak txiroak izan arren, Kölerrek Fellingo (gaur egungo Viljandi, Livonian) oinarrizko eskoletara eta barrutiko eskoletara joatea lortu zuen. Gero, margolari maisuen tailer batera joan zen Cēsisen. 1846an, Köler San Petersburgora joan zen zeinu-idazle gisa lan egitera, eta laster antzeman zuten haren talentua. 1848tik 1855era Johan Kölerrek marrazketa eta pintura ikasi zituen San Petersburgoko Arteen Akademia Inperialean.
1857an, Kölerrek Berlinetik Parisera bidaiatu zuen eta, ondoren, Alemaniara itzuli zen; gero, Herbehereetara eta Belgikara bidaiatu zuen. 1858an, Alpeetan zehar bidaiatu zuen Milan, Geneva, Florentzia eta Erromara. Han, akademia pribatu batean ikasi zuen, eta akuarela teknikari eskaini zion denbora. Erroman 1859an "Kristo gurutzean" konposizioa aurkeztu zuen.
San Petersburgoko Arte Akademiaren deiari erantzunez, Köler hirira itzuli zen 1861ean. 1862tik 1874ra Maria Aleksandrovna Dukesa Handiaren irakasle izan zen, Alexandro II.a tsarraren alaba zena. 1869-1870 urteetan, akademiako irakasle gisa lan egin zuen. 1886tik 1889ra Kölerrek Vienan, Nizan eta Parisen lan egin zuen.
Estoniar esnatze nazionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Johann Kölerren ibilbidearen gailurra Estoniako esnatze nazionalaren gorakadarekin batera gertatu zen eta gorte inperialean zuen posizioa erabili zuen estoniako herriaren kausa sustatzeko. Carl Robert Jakobson kazetariaren laguna ere izan zen, Estoniako autodeterminazioaren ideiaren sortzaileetako bat izan zena.
1891tik 1893ra Köler Estoniako Literatoen Elkarteko (Eesti Kirjameeste Selts) presidentea izan zen.
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Viljandi herriak Kölerren monumentu bat inauguratu zuen 1976an. Estoniako postak bere jaiotzaren 175. urteurrena ospatzeko oroitzapenezko posta-zigilua atera zuen 2001ean.
Obra ezagunenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Italiako emakume bat haurrekin, erreka baten ondoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Italiako emakume bat haurrekin, erreka baten ondoan 1862an Kölerrek eginiko margolana da. Obrak 82,5 cm x 53,5 cm-ko neurriak ditu. Estoniako Arte Museoaren bildumako parte da eta Kumu Arte Museoan dago ikusgai.
Pintura ikuspegi errealistakoa da eta kolore paleta epela du.[2]
Lorelei Monjeeek madarikatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lorelei Monjeek madarikatua (estonieraz: Lorelei needmine munkade poolt) 1887an margotutako mihise gaineko olio-pintura da, Rhineko ninfa mitologikoa irudikatzen duena. Estoniako Arte Museoaren bildumaren parte da eta Tallinneko Kumu Arte Museoan dago ikusgai. Margolanaren neurriak 345 cm zabal eta 395 cm garai dira.
Galeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Italiako emakume bat haurrekin, erreka baten ondoan (1862)
- Italia. Erroma (1858)
- Autorretratua (1859)
- Kristo gurutzean (1857-1859)
- Zaindari itxaropentsua (1878)
- Eba eta granada-sagarra (1879-1880)
- Arratsaldea bekatuan erori ostean (1883)
- Philipp Karell doktorearen erretatua, Enperadorearen medikua (1886)
- Hugo Treffnerren erretratua (1886)
- Friedrich Reinhold Kreutzwalden erretratua (1864)
- Lorelei Monjeek madarikatua (1887)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Jane Turner, The Dictionary of Art, Grove's Dictionaries, 1996, ISBN 1-884446-00-0, p203
- ↑ «An Italian Woman with Children by a Stream» www.europeana.eu.