Johann Peter Eckermann
Johann Peter Eckermann | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Winsen, 1792ko irailaren 21a |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Empelde (en) ![]() |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Weimar, 1854ko abenduaren 3a (62 urte) |
Hobiratze lekua | Historical Cemetery, Weimar (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Göttingengo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, filosofoa, irakaslea eta liburuzaina |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | luteranismoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Johann Peter Eckermann (Winsen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1792ko irailaren 21a – Weimar, 1854ko abenduaren 3a) alemaniar olerkari eta idazlea izan zen.
Familia xume batean jaio zen eta eskasian hazi zen. Askapen Gerran (1813-1814) boluntario bezala borrokatu ondoren Hannoverreko Gerra departamentuan idazkari lana lortu zuen. 1817an ikasketekin jarraitu ahal izan zuen, eta 1821ean Göttingengo Unibertsitatean sartu zen, nahiz eta hurrengo urtean utzi.
1833an ezagutu zuen Goethe, "Beiträge zur Poesie" lanaren eskuizkribua berari bidaliz. Handik gutxira, Weimarrera joan, tutore pribatu gisa lan egin eta duke handiaren semeari irakatsi zion. 1830ean Italiara bidaiatu zuen Goetheren semearekin. 1838an duke handiaren aholkulari eta dukesa handiaren liburuzain izendatu zuten.
Eckermann Gespräche mit Goethe (Elkarrizketak Goetherekin) lanagatik gogoratzen da nagusiki. Egileari buruzko ezagutzan lagundu zuen. Goetheren lan osoaren koeditorea ere izan zen 40 liburukitan.