Johanna Spyri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Johanna Spyri
Johanna-spyri.jpg
Bizitza
Jaiotza Hirzel1827ko ekainaren 12a
Herrialdea  Suitza
Heriotza Zürich1901eko uztailaren 7a (74 urte)
Hobiratze lekua Friedhof Sihlfeld
Familia
Aita Johann Jakob Heusser
Ama Meta Heusser-Schweizer
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak idazlea, eleberrigilea eta haur literaturaren idazlea
Lan nabarmenak Heidi
IMDb nm0819983

Johanna Spyri edo Johanna Louise Heusser jaiotzez (Hirzel, Zurich Kantoia, 1827ko ekainaren 12aZürich, 1901eko uztailaren 7a) idazle suitzar emankorra izan zen.

Landa giroan jaio eta hazita, hainbat uda igaro zuen Chur (Grisonia) hiriko inguruetan, non eta geroago Heidi bere lan ezagunenaren pasarteak kokatuko baitzituen.

« Maienfeld hiri zahar eta irrikortik mendi-bide bat hasten da, zelai berde eta baso trinko artetik, bailara menperatzen duten Alpe handien oinetaraino heltzen dena. Bertatik, mendi-bidea gailurreraino igotzen hasten da, bazka belardi eta usain-belarren barrena.  »

Deskribapen poetiko honen bitartez, hasten da egilearen lanik famatuena; mundu guztiko, generazio ezberdineko haurrek gozatu duten lana alajaina: Heidi.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johanna Spyri, 1870
Johanna Spyri, 1890

Johanna Spyri Hirzelen jaio zen Zurich Kantoia, 1827ko ekainaren 12an. Johanna Louise Heusser zuen benetako izena Zürich hiritik 11km-tara dagoen herrixkan jaio zen neska hark. Hirzel mendiaren muinoan kokaturik dagoen herrixka da. Bertara iristeko pinuz osaturiko baso luzeak zeharkatu behar dira; hauek amaitzean, belardia fruta-zuhaitzez inguratua dago. Herrixkan loreak non-nahi daude, etxeak txikiak eta erosoak dira eta gehienek dute baratzea eta lorategia.

Gurasoak Johaann Heusser medikua eta Meta Sebweizer poeta izan zituen eta bikotearen laugarren alaba izan zen. Oraindik zutik dirauen etxe zuria Hirzel herrixkaren kanpoaldean kokatzen da, mendien bide aldapatsuak hasten diren lekuan. Etxearen leiho altuenetik pinuak eta Zürichko aintzira ikusten dira. Idazlea haur sentikorra izan zen, musikarekiko, hegaztiekiko eta bere inguruko loreekiko izugarrizko zaletasuna adierazten zuena.

Johanna eta bere anai-arreben lehenengo eskola, hasiera batean ereiteko lurretan kokaturik zegoen aletegi bat izandakoa zen. Neskatilaren lehen irakasleak ez zuen trebezia handirik erakutsi, haren lotsa alferkeriarekin nahastu baitzuen, eta etengabe umilatzen zuen ikaskideen aurrean. Honek ondorio larri bat izan zuen, Johannaren gurasoek eskolaz aldatu baitzuten alaba, harrixkako beste eskola batera bidaliz neskatila. Eskolak apaizaren etxean ematen ziren.

14 urte zituela, Zürichera joan zen bizitzera bere izebarekin; bertan bi ikasturtez hizkuntza atzerritarrak ikasi zituen eta, aldi berean, pianoa jotzen ikasi zuen. Ondoren, urtebete igaro zuen Suitzako Yverdon-les-Bains udalerriko barnetegian. Neskatilaren musikarekiko zaletasuna nabaria zen. Pianoa oso gogoko zuen, arparen soinua entzun zuen arte. Egun batean, Johanna eta Netti Fries, bere laguna, hiriko kaleetatik zibiltzala, erakus-leiho batean arpa bat ikusi zuten. Hura erostea erabaki zuten, baina, ez zuten nahikoa diru. Neskatilek aurrezkiak elkartu eta instrumentua erosi zuten. Arazoa arpa non gorde zen; beraz, honi aurre egiteko, gazteek bi astez behin instrumentua etxez trukatzea erabaki zuten; horrela ez zen inongo arazorik egongo. Honenbestez, Johannak instrumentu zail baina oso ederra zen hura jotzen ikasi zuen, bere ametsa betez.

Sei urtez, 1845tik 1852ra, Johanna bere ahizpa txikien irakasle izan zen, eta asirako denbora irakurtzen igaro zuen. Ekintza honen bitartez, emakumearen adimen intelektuala eta espirituala indartzen joan zen. Oporretan, bere naturarekiko afizioa zela medio, Churreko eskualdera joaten zen. Lur hauek, ondoren Heidi istorioan islatuko zituen.

1852an bere bizia guztiz aldatuko zen. Theodorrek, Johannaren anaiak eta medikuntza ikasleak, lagun bat zuen, zuzenbidea ikasten ari zena, Bernard Spyri. Confederated Newspaper egunkarian egiten zuen lan eta editore postua zuen. Anaiaren bitartez ezagutu zuten elkar eta maitemindu eta ezkondu egin ziren. Behin betiko Zürichera mugitu ziren.

Emakumeak zuen aisirako denboran, bakarrik ez sentitzeko eta bereziki jaioterriko lurren oroimina burutik ezabatzeko, lagun talde batekin, literatura eta arte talde batean murgildu zen. Ekintza hauek ez zioten asko lagundu eta denbora igaro ahala gaixo erori zen, izugarrizko depresioan. Johannaren sentimendu hau ere ondoren Heidiren istorioan islatuko zuen: haurrak Suitza utzi eta Frankfurtera mugitu behar duenean, aire garbitik eta haizea eta pinu hostoek sortutako soinutik hurrun. Dolentzi hau bere semearen jaiotzarekin gainditu zuen, Bernhard, 1855ean.

1868tik aurrera, Spyri jauna hiriko kontularia bilakatu zen. Behar berriak eta beste talde sozial batzuekin erlazionatu beharrak, senar-emazteak Zürichko erdialdera mugitu ziren, lakutik gertu zegoen etxe batera. Haurra, ikasketa musikaletan murgildu zen eta biolin-jotzaile ona bilakatu zen. Etxean amarekin duoak egiten zituen: piano eta biolinarekin. Garai honetan hasi zen Johanna Heidi idazten, Gurutze Gorriarentzat diru laguntza lortzeko helburuarekin. Lehen liburua 1871an argitaratu zuen, Ein Blatt auf Vrony’s Grab. Liburua J. S. (Johanna Spyri) inizialekin sinatu zuen soilik.

1870ean, Johannak 43 urte zituen eta Europa Frantzia-Prusia Gerra jasaten ari zen; bere semeak momentu gozoak igarotzeko aukera izan zezan, idazleak bere haurtzarako momentuak lumaz idatzi zituen; horrela, Alpeetan aitona zaharraren etxean bizi zen neskatila umezurtzaren istorioak irudikatu zituen, Heidi ipuina sortuz. Hamar urte geroago argitaratuko zen, 1880an, eta egilearen izenarekin: Johanna Spyri.

1872 eta 1873 bitartean lan gehiago sortu zituen, gai nagusi batez elkartuak zeudenak: aspaldian bizitako gertakizunak, haurtzaro eta nerabezarokoak.

1879tik aurrera denboraldirik emankorrena izan zen, Heidi argitaratzeaz gain, 5 urteetan 20 bat liburu idatzi baitzituen.

1884 idazlea betirako markatuko zuen urtea izan zen; semea hil zitzaion, gaixotasun luze baten ondorioz eta, ondoren, bikotekidea. Hau guztia dela-eta, Johanna bakarrik geratu zen bizian. Etxez aldatzea erabaki zuen, erdialdera eta, bakarrik ez sentitzeko, iloba bat joan zen berarekin bizitzera. Hortik aurrera, idazleak hainbat ekintza karitatibo egin zituen. Idazten jarraitu zuen, ilobak -semearekin egin izan zuen bezala- literaturaz eta momentuaz goza zezan.

43 urte besterik ez zuen alargun geratu zenean: Johanna Spyri lasai bizi izan zen Zürichen, mendetan bizi ziren haurrei buruzko ipuinak idatziz, haien ohitura eta eskuz eginiko jostailuekin; gainera, istorio hauetan agertzen ziren haurrek animalia eta paisaiarekin hitz egiteko joera zuten. Emakumearen azken urteetan, 1886tik 1901era, 48 ipuin idatzi zituen. Mende berriaren lehen hilabeteetan oporrak hartu zituen, bere nekea oso handia baitzen. Alpeetako toki ezberdinetara joan zen, Italiako iparraldera iritsiz eta sartu-irten bat ere egin zuen Lémango lakuan.

Johannaren lanak munduan zehar ospea hartzen hasi zirenean, idazlea oso ezaguna egin zen. Argitaratzaile, kritiko etab., lan egiteak emakumeak jendearekin kontaktuan egotea ekarri zuen. Idazleak nahiago zuen hori sahiestu, ez baizizkion bere barne sentimenduak munduari adierazi nahi.

Zürichen hil zen, 1901eko uztailaren 7an.

Suitzak benetako harrotasuna sentitzen du Johanna Soyri eta bere lanekiko; hainbat alditan goraipatu dute, postal, txanpon eta zigiluak eginez. Heidi pertsonaiak idazleak berak baino ospe handiagoa lortu zuen eta suitzar haurrentzako literaturako pertsonaia ezagunena dela esan dezakegu. Gainera, irudi ezagun bat izateaz gain, Heidiren ipuinak ohiturak erakusten ditu eta lurraldeko natura eta paisaiak ere islatzen ditu aldi berean.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heidiren azala, 1887
Heidi
  1. Ein Blatt auf Vrony's Grab (1871)
  2. Nach dem Vaterhause! (1872)
  3. Ihrer Keines vergessen (1872)
  4. Verirrt und gefunden (Aus dem Leben) (1872)
  5. Aus früheren Tagen (1873)
  6. Heimathlos (1878)
  7. Aus Nah und Fern (1879)
  8. Verschollen, nicht vergessen. Ein Erlebnis, meinen guten Freundinnen, den jungen Mädchen (1879).
  9. Heidi's Lehr- und Wanderjahre (1880)
  10. Im Rhonethal (1880)
  11. Aus unserem Lande (1880)
  12. Am Sonntag (1881)
  13. Ein Landaufenthalt von Onkel Titus (1881)
  14. Heidi kann brauchen, was es gelernt hat (1881)
  15. Kurze Geschichten für Kinder und auch für Solche, welche die Kinder lieb haben (1882)
  16. Wo Gritlis Kinder hingekommen sind (1883)
  17. Zwei Volksschriften (1883)
  18. Gritlis Kinder kommen weiter (1884)
  19. Aus dem Leben eines Advocaten (1885)
  20. Kurze Geschichten für Kinder und auch für Solche, welche die Kinder lieb haben. Zweiter Band (1886)
  21. Was soll denn aus ihr werden? Eine Erzählung für junge Mädchen (1887)
  22. Ariel die Meerjungfrau (1887)
  23. Arthur und Squirrel (1888)
  24. Aus den Schweizer Bergen (1888)
  25. Was aus ihr geworden ist? Eine Erzählung für junge Mädchen (1889)
  26. Einer vom Hause Lesa. Eine Geschichte für Kinder und auch für Solche, welche die Kinder lieb haben (1890)
  27. Volksschriften von Johanna Spyri. Zweiter Band (1891)
  28. Schloss Wildenstein (1892)
  29. Die Stauffer-Mühle (1901)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johanna Spyri Aldatu lotura Wikidatan