Johannes Steen
Johannes Wilhelm Christian Steen (Oslo, 1827ko uztailaren 22a – Voss, 1906ko apirilaren 1a) norvegiar politikaria izan zen, Norvegiako lehen ministroa 1891etik 1893ra eta 1898tik 1902ra.
1848an filosofian graduatu zen Osloko Unibertsitatean eta hurrengo berrogeita bi urteetan irakasle lanbidea eta politika uztartu zituen.
Tromsøko eta Stavangerreko alkatea izan zen eta 1859an lehen aldiz Storting taldeko kide izendatu zuten. 1871tik Sorting liberalen eta kontserbadoreen arteko borroka ideologikoaren eszenatokia izan zen. Steen Alderdi Liberaleko kidea zen eta behe ganberako presidentea eta bi aldiz lehen ministroa izan zen.
Bere gobernuak lurrak saltzeko lege bat onartu zuen 1902an, norvegiarrei samien lurraldean estatu-lurrak erostea debekatu ziena.
Steen Emakumeen Eskubideen aldeko Norvegiako Elkartearen sortzaileetako bat izan zen 1884an.