Johariren leihoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Johariren leihoa, psikologia kognitiboaren tresna dugu, Joseph Luft eta Harry Ingham-ek sortua, beraien izenei esker izena hartzen duelarik (JOe eta HARrY). Eredu teoriko honek komunikazio interpertsonalen arteko dinamika azaldu nahi du, eta honek izan dezakeen eragina pertsonarengan; feedback bat azaldu nahian, ematen eta jasotzen den informazioaren artean. Eredu hau, auto-laguntza taldeetan, talde dinamiketan… erabiltzen da heuristika modura; baina erakundeak aztertzeko teknika gisa ere erabili dezakegu.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Leiho” hau, 4 eremutan zatitzen da, bidali eta jasotzen den informazioaren arabera zatitzen direlarik. Koadranteak, bata bestearekin elkarreragin konstante batean daude; hau da, batean aldaketaren bat emango balitz, beste guztietan eragina izango luke. Ondoko taula honek, era errazago batean ikusteko aukera ematen digu, antolatze maila batetik ikusita.

Johariren leihoa.

Koadranteak bertikalki hartzen baditugu, zutabeek, organizazioak duen informazioari buruz hitz egiten digu; horizontalki hartuz gero,errenkadei esker, inguruak duen informazioa jakin ahal izango dugu. Lehenengo zutabeak, organizazioak berari buruz dakienari egiten dio erreferentzia; bigarrenak, beregan ez dakiena azaltzen du; lehen errenkadak, inguruak, organizazioaren inguruan duen informazioa erakusten digu; eta bigarrenak aldiz, kanpokoen organizazioari buruz ez dakiten informazioa ezkutatzen du. Lehen esan bezala, zutabe eta errenkada hauek ez dira estatikoak, mugitzen joaten dira; organizazioak duen gardentasun, garapen eta inguruarekiko duen erlazioaren baitan aldatzen dira. Jarraian, eremu bakoitza zehaztasun gehiagorekin azaltzen dira.

Eremu bakoitzaren azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu askea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertan, organizazioak berak eta bere inguruak ezagutzen dituen datuak eta esperientziak aurkitzen ditugu; agerikoak diren datuak alegia, hau da: memoriak, iragarkiak, baloreak, zuzendaria… informazio guzti hau, biztanleria guztiari irekia dagoelarik.

Eremu honen tamaina handitzen joan daiteke, gizartean finkatzen eta indartzen doan heinean, gizartean eragina eta prestigioa duela ziurtatzen duelarik.

Eremu itsua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Leihoaren” zati honetan, organizazioak ezagutzen ez duen informazioa bila dezakegu, inguruak honen berri baduelarik. Hemen, organizazioak dituen gaitasunak aurki genitzake adibidez; bezeroak, eskaintzen diren produktu eta zerbitzuen berri du, beste organizazioek eskaintzen dutenarekin alderatzen du eta erakundearen arrakasta edo porrota erabakitzen du.

Eremu ezkutua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu ezkutu honetan, organizazio barruko informazioa aurki genezake; honek ezagutzen duelarik baina ez du argitaratzen, inguruneak honen berri ez izateko. Zati honetako informazio gehiena kontzienteki ezkutatzen da, argitara ateratzeko beldurra baitago; hau gertatuko balitz, eraiki diren iritzi eta pertzepzioak hausteko arriskua baitago eta ondorioz, hainbat ekintza suertatu daitezkeelako erakundearen aurka. Hemen, kontabilitatearen inguruko informazioa aurki genezake, zen arazoei egiten dien aurre edota erakunde barruan ematen diren arazoen inguruko hainbat berri.

Eremu ezezaguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken zati honetan, organizazioan nahiz inguruan inkontzienteki eraiki diren ideiei buruz hitz egin genezake. Ezezagunak diren aspektuei egiten dio erreferentzia, etorkizun batean suertatu daitezkeen arazo, ekintzak… hartzen dituelarik baitan. Eremu honetan, egoera konkretu batean aurkitzen direnean, inoiz eduki ez duen jarrera bat eduki izana ere sartu genezake.

Johariren leiho ezberdinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakunde bat, pertsonak bezala, berekiko duen informazioaz eta inguruak duen informazioaz baliatzen da. Gorako aipatutako taula, teorikoki, organizazioa hasten denean sortzen da, eta denbora pasatzen den heinean, aldatzen doa, organizazioaren eta inguruaren artean ematen den feedback-aren arabera. Helburuetako bat, eremu aske horren tamaina handitzea izango litzateke, hau da, bien artean trukatzen diren informazioa nahikoa izatea erakunde barnean aldaketaren bat eman ahal izateko eta inguruan geroz eta aldaketa gehiago eta esanguratsuagoak sortu ahal izateko. Eremu hau geroz eta handiagoa egiten bada, ondorioz, beste “leihoen” tamaina txikiagotu egingo da, gehien bat, eremu ezezagunaren “laukitxoa” geroz eta ahulagoa izateko asmoarekin.

Erakunde gardena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eredutzat har daitekeen leihoa dela esan genezake. Erakundeak, ahal duen informazio gehiena argitaratzen saiatzen denez, inguruak, informazio hori gaizki-ulertzeko aukera gutxiago dauzka. Inguruak, feedback horren bitartez elkartrukatzen diren informazioak erakundearengan eragina duela ikusita, geroz eta informazio gehiago ematen saiatuko da, honela eremu askea geroz eta handiagoa egingo delarik. Feedback positibo honen bitartez, inguruarengan dagoen konfiantza ere handitzen doa. Adibide bat jarriaz, leiho mota hau duen erakundeak, bere web orrian, egiten diren ekintza guztiak argitaratzen ditu, dituen zerbitzu guztien berri ematen du, bere organigrama nolakoa den azaltzen du… gizarteak argi eduki dezan zer egiten den bere organizazio barruan.

Erakunde hartzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakunde honen ezaugarrietako bat, inguruagatik informazio asko jasotzen duela da, baina ia ez du erabiltzen edo ez dio probetxuzko etekin bat ateratzen. Beste era batean esanda, erakundeak informazio asko du bere baitan, baina arrazoi bat edo bestegatik ez zaio komeni inguruak jakitea. Berez ezin dugu jakin zein erakundek duen leiho mota hau, ezta nola jaso eta prozesatzen duten gerta daitezkeen egoera eta arazo ezberdinak.

“Ostruka” erakundea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Organizazio mota honek, feedback-az asko baliatzen da; baina ez du beharko lukeen etekina ateratzen. Etengabe bere erakundeari buruz informazioa bidaltzen du, baina ez du asko eskatzen edo ez du horretarako aukerarik ematen. Baliteke inguruak eman diezaioken informazioari uko egitea, edota feedbackari garrantzirik ez ematea. Ondorioz, ingurua aspertu egiten da erakundeari informazioa bidaltzeaz eta honek kasu gutxi edo bat ere ez egitea, feedback hori azkenean existitzen ez delarik. Portaera oker horren ondorioz, ez du inguruagatik informazio gehiago jasoko, denbora pasatzen doan heinean, ez du jakingo ze jokabide aldatu behar duen, bere erakundeak berriz ere ingurunean integratuta egoteko.

Dortoka erakundea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenik, erakunde honek, ingurua bakarrik behatzen du, ez du inguruarekin informaziorik elkartrukatzen; ez dio aukerarik ematen honek informazioa bidaltzeko eta eduki edo jaso dezakeen informazioa ere ez dio inguruari jakinarazten.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]