John Adams (musikagilea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
John Adams (musikagilea)
JA-portrait-1-LW.jpg
Bizitza
Jaiotza Worcester (Massachusetts)1947ko otsailaren 15a (71 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntza ingelesa
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
San Francisco Conservatory of Music
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak orkestra zuzendaria, musikagilea, musikaria eta autobiografialaria
Enplegatzailea(k) San Francisco Conservatory of Music
Lan nabarmenak Nixon in China
Q2157034
Guide to strange places
Harmonielehre
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoa opera
Musika minimalista
musika klasikoa
Musika instrumentua Klarinetea
IMDb nm0011076
http://www.earbox.com

John Coolidge Adams (1947ko otsailaren 15a, Worcester, Massachusetts, AEB) musikagile eta zuzendari estatubatuarra da.

Harvard Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1979-1982 bitartean San Frantziskoko Musika Kontserbatorioko irakaslea izan zen, 1978-1985 bitartean San Frantziskoko Orkestra Sinfonikoaren musika abangoardistari buruzko aholkulari, eta musikagile titular gero. Heziketa klasikoa izan arren, Estatu Batuekin loturiko estiloek eragin handia izan dute Adamsen musikan, hala nola jazz, ragtime, swing eta rock musikak, eta baita higikunde esperimentalek –atonaltasunak eta musika elektronikoak, esate baterako–, eta Steve Reich eta Terry Rileyren erako musikagile minimalisten lanek ere.

Adamsen musika lan suhar eta ugariek –pianorako lanak, koru eta orkestrentzako lanak, operak– Estatu Batuetako musikagile onenetakoen artean kokatzen dute. Hala ere, kritikariak ez datoz beti bat bere lanen kalitateari dagokionez, eta entzuleen jarrera ere ez da beti aldekoa izaten. Bere lanik onenen artean Harmonium (1980), Grand Pianola Music (1983), Harmonia lezioak (1985) eta Nixon Txinan opera (1987) aipa daitezke, azkena Peter Sellars zuzendariarekin eta Alice Goodman poetarekin elkarlanean egina. Azken urteotan bere musika gero eta konplexutasun harmoniko handiagoa ari da hartzen; horren adibide da Ganbera Kontzertua (1992), esate baterako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Massachusetts
Artikulu hau Massachusettsko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.