John Betjeman
Sir John Betjeman (Lissenden Gardens, Londres, 1906ko abuztuaren 28a - Trebetherick, 1984ko maiatzaren 19a) ingeles olerkari, idazle eta telebistako aurkezlea izan zen. Erresuma Batuko poeta ereinozduna izan zen 1972tik hil zen arte. Viktoriako Elkarteko kide sortzailea izan zen. Viktoriako arkitekturaren defendatzailea izan zen eta Saint Pancraseko tren geltokia eraispenetik salbatzea lortu zuen.
Lan hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Mount Zion. 1932.
- Continual Dew. 1937.
- An Oxford University Chest. 1938.
- Old Lights for New Chancels: Verses Topographical and Amatory, 1940.
- New Bats in Old Belfries. 1945.
- Shropshire: A Shell Guide, 1951.
- A Few Late Chrysanthemums. 1954.
- Poems in the Porch. 1954.
- Summoned by Bells, 1960.
- High and Low. 1966.
- London's Historic Railway Stations, 1972.
- A Nip in the Air. 1974.
- John Betjeman: coming home : an anthology of his prose 1920–1977, 1997.
- Betjeman's Best British Churches, 2011.