John Bosco Panya Kritcharoen
| John Bosco Panya Kritcharoen | |||
|---|---|---|---|
(2021) | |||
2005eko martxoaren 18a - 2023ko ekainaren 13a ← John Bosco Manat Chuabsamai (en) Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Ratchaburi (en) | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Ban Pong Railway Station (en) | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | 2025eko urtarrilaren 6a (75 urte) | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
John Bosco Panya Kritcharoen (thailandieraz: ยอห์น บอสโก ปัญญา กฤษเจริญ; Bangtan-Banpong, 1949ko abenduaren 18a – Bangkok, 2025eko urtarrilaren 6a) thailandiar elizgizon katolikoa izan zen, 2005etik 2023ra Ratchaburiko apezpikua izan zena.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bangtan-Banpongen jaio zen, Ratchaburiko probintzian, eta Thailandian eta Estatu Batuetan ikasi zuen. 1976ko maiatzaren 22an apaiztu zen Ratchaburin, eta ondoren, apaiz laguntzaile, parroko, ikastetxeko zuzendari, elizbarrutiko apaizgaitegi txikiko errektore, Ebanjelizatzeko Zentroko zuzendari, Misio Elkarte Pontifikaleen Batzordeko kide eta Herrien Ebanjelizatzeko Batzordeko presidente gisa jardun zuen. Osasun-langileentzako pastoralgintzan ere aritu zen[1].
Chombungeko parrokoa zen bitartean, Joan Paulo II.a aita santuak Ratchaburiko apezpiku izendatu zuen 2005eko martxoaren 18an. Urte bereko maiatzaren 28an, Michael Michai Kitbunchu kardinalak apezpiku ordenatu zuen[2]. Ut unum sint (euskaraz: «Bat izan daitezela»)[3] leloa hautatu zuen[4].
2023ko ekainaren 13an, Frantzisko aita santuak bere dimisioa onartu zuen[5].
Kritcharoen 2025eko urtarrilaren 6an hil zen, 75 urte zituela[2].
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Marcantonio Colonna kardinala (1762)
- Hyacinthe Sigismond Gerdil kardinala (1777)
- Giulio Maria della Somaglia kardinala (1788)
- Carlo Odescalchi kardinala (1823)
- Costantino Patrizi Naro kardinala (1828)
- Lucido Maria Parocchi kardinala (1871)
- Pio X.a aita santua (1884)
- Benedikto XV.a aita santua (1907)
- Eugenio Maria Giuseppe Giovanni Pacelli kardinala (1917)
- Eugène Tisserant kardinala (1937)
- Paulo VI.a aita santua (1954)
- Joseph Khiamsun Nittayo artzapezpikua (1963)
- Michael Michai Kitbunchu kardinala (1973)
- John Bosco Panya Kritcharoen apezpikua[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) «Asie / Thailande - Nomination de l’Evêque de Ratchaburi» Agenzia Fides 2005-03-18 (kontsulta data: 2025-01-15).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Bishop John Bosco Panya Kritcharoen †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-01-15).
- ↑ Jn 17:21
- ↑ (Ingelesez) «Decline In Faith Life Among Youth Cited As Challenge For New Bishop» Union of Catholic Asian News 2005-06-01 (kontsulta data: 2025-01-15).
- ↑ (Ingelesez) «Resignation and appointment of bishop of Ratchaburi, Thailand» Summary of Bulletin (Holy See Press Office) 2023-06-13 (kontsulta data: 2025-01-15).