John Bowring

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
John Bowring
Sir John Bowring by John King.jpg
4. Governor of Hong Kong Itzuli

1854-04-13 - 1859-09-09
George Bonham Itzuli - Hercules Robinson, 1st Baron Rosmead Itzuli
Member of the 15th Parliament of the United Kingdom Itzuli

1847-07-29 - unknown value
Barrutia: Bolton Itzuli
Hautaketa: 1847 United Kingdom general election Itzuli
Member of the 14th Parliament of the United Kingdom Itzuli

1841-06-29 - 1847-07-23
Barrutia: Bolton Itzuli
Hautaketa: 1841 United Kingdom general election Itzuli
Member of the 12th Parliament of the United Kingdom Itzuli

1835-01-06 - 1837-07-17
Barrutia: Kilmarnock Burghs Itzuli
Hautaketa: 1835 United Kingdom general election Itzuli
enbaxadore

Bizitza
Jaiotza Exeter1792ko urriaren  17a
Herrialdea  Britainia Handiko Erresuma
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Heriotza Exeter1872ko azaroaren  23a (80 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Deborah Bowring Itzuli  (1860 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria, politikaria, kazetaria, itzultzailea, editorea, diplomazialaria, idazlea eta hymnwriterra Itzuli
Lantokia(k) Londres
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Zientzien Bavariar Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Royal Geographical Society
American Antiquarian Society Itzuli
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Unitarianismoa
Alderdi politikoa Radicals Itzuli

Sir John Bowring (Exeter, 1792ko urriaren 17a-Claremont, Devon, 1872ko azaroaren 23a) ingeles politikari, ekonomilari, hizkuntzalari, itzultzaile, hispanista, idazle eta bidaiari ingelesa, Hong Kongeko laugarren gobernadorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia puritanokoa baten altzoan jaiota, Jeremy Benthamen doktrina utilitaristen arabera hezi zuten.Atzerriko eta, bereziki, Europa Ekialdeko hizkuntza eta literaturak arretaz ikastegatik nabarmendu zen. Harremanak egin zituen Giuseppe Gasparo Mezzofanti eta Hans Conon von der Gabelentz hizkuntzalariekin. Poliglota paregabe hau berrehun hizkuntza ezagutzera eta ehunen bat mintzatzera iritsi zen; horretaz baliatu zen urruneko literaturak ezagutzera eman eta haien testurik esanguratsuenak itzultzeko. Esaterako, frantsesa, italiera, espainiera, portugesa, holandesa, alemana, suediera, daniera, errusiera, serbiera, poloniera eta txekiera menderatu zituen. Hungariera eta arabiera menderatzera iritsi zen eta beranduago mandarina, Txinan gehien mintzatzen den hizkuntza.

1840 Anti Slavery.jpg

1811n Milford & Co. etxearen zerbitzura jarri zen eta 1813an Iberiar penintsulara igorri zuten, Iberiar Penintsulako Gerra bete-betean zegoelarik. Geroago bere kontura hasi zen lanean eta 1819. urtetik aurrera asko Europako hainbat herrialdetan zehar bidaiatu zuen.

1820. urtean Observations on the State of Religion and Literature of Spain lana argitaratu zuen. Liburuaren oinarrian ideia liberal eta erradikal sakonekoak zeuden; esaterako, beltzen salerosketaren etsaia zen eta 1821ean, espainieraz, Contestación a las observaciones de D. Juan Bernardo O'Gavan sobre la suerte de los negros de África lana argitaratu zuen Madrilen. 1835ean Britania Handiko Parlamentuan sartu zen. 1843an Manuscript of the Queen's Court lanaren itzulpena –txekiar abestien bilduma– argitaratu zuen. 1849an Erresuma Batuaren Guangdongeko kontsul izendatu zuten eta, jarraian, Hong Kongeko gobernadore, 1854ko apirilaren 13tik aurrera. Opioaren Bigarren Gerraren konplikazioekin egin zuen topo 1856tik 1860ra bitartean. 1855ean Siam bisitatu zuen eta merkataritza ituna negoziatu zuen Mongkut erregearekin, Bowring hitzarmena bezala ezagutzen dena, alegia. 1859ko martxoan hartu bazuen ere erretiroa, mandaturen bat egin zuen Italian, 1861ean, eta Belgika, Italia, Holanda, Espainia eta Suitzara negoziatzera bidali zuten. Beste ohore batzuen artean, 1854an Bainuen Ordenako (Order of the Bath) zaldun egin zuten eta Royal Societyren eta Royal Geographical Societyren kide ere izan zen.[1]

Obra literarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Specimens of the Russian Poets (1821–1823)
  • Peter Schlemihl, a German Story (Itzulpena, 1824)
  • Batavian Anthology (1824)
  • Ancient Poetry and Romances of Spain (1824)
  • Hymns (1825).
  • Specimens of the Polish Poets (1827)
  • Serbian Popular Poetry (1827)
  • Poetry of the Magyars (1830)
  • Cheskian Anthology (1832)
  • Bentham's Deontology (Editor, 1834).
  • Minor Morals for Young People (1834)
  • Manuscript of the Queen's Court (1843)
  • The Decimal System in Numbers, Coins and Accounts (1854)
  • The Kingdom and People of Siam (1857)
  • A visit to the Philippine Islands (1859)
  • Translations from Alexander Petőfi (1866)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Bowring Aldatu lotura Wikidatan