John Bunyan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
John Bunyan
John Bunyan by Thomas Sadler 1684.jpg
Bizitza
Jaiotza Elstow Itzuli1628
Herrialdea  Ingalaterrako Erresuma
 Erresuma Batua
Talde etnikoa Ingelesa
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Londres1688ko abuztuaren  31 (59 urte)
Hobiratze lekua Bunhill Fields Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Bedford School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak teologoa, idazlea, predikaria eta eleberrigilea
Lan nabarmenak The Pilgrim's Progress Itzuli
Genero artistikoa Alegoria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristaua
IMDb nm0963344
JohnBunyanSignature.png

John Bunyan (ˈbʌnjən ahoskatua; Elstow, Bedfordshire, 1628ko azaroaren 30a - Londres, 1688ko abuztuaren 31) ingeles teologo eta idazlea izan zen. Parlamentuko armadaren lerroetan borrokatu zen Gerra Zibilean (1644). Ezkondu ondoren (1647), emaztearen erlijio-liburuen irakurketaren bidez bokazioa aurkitu zuela eta, Eliza baptistaren ministro bihurtu zen (1657). Aparteko etorriaren jabe, Karlos II.a errege egin zutenean, haren predikuak Errestaurazioaren aurkakoak zirela eta, hamabi urtez eduki zuten presondegian (1660-1672). Han idatzitako Grace abounding to the chief of sinners (1666, Bekatu handienari ematen zaion grazia) lana egilearen erruen aitorpen zuzena da. Beste obra bat, The Life and Death of Mr. Badman (1680, Badman jaunaren bizitza eta heriotza), non pasadizoak bekatuen argigarri gisa ageri diren, eleberri moralaren aitzindaria da. The Pilgrim´s Progress from this world to that which is to come (1678, 1684, Erromesaren bidaia mundu honetatik datorrenera) da Bunyanen obra nagusia, Ingalaterran Bibliaren ondoan irakurriena izan zena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Bunyan Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Ingalaterra
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.