John Cage

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Cage
John Cage
John Cage (1988)
Datu pertsonalak
Izen osoa John Milton Cage Jr.
Jaio 1912ko irailaren 5a
Los Angeles ( AEB)
Hil 1992ko abuztuaren 12a
New York ( AEB)
Bikotekidea(k) Merce Cunningham
Musika
Generoa(k) Ausazko musika, opera
Webgunea http://johncage.org/
Sinadura Cage signature.svg

John Milton Cage Jr. (Los Angeles, 1912ko irailaren 5a - New York, 1992ko abuztuaren 12a) estatubatuar musikagile eta piano-jotzailea izan zen. Musikagile, instrumentista, filosofo, musikaren teoriko, olerkari, margolari, mikologiaren zalea eta beste gauza asko izan zen gizon hau II. mundu gerraren ondorengo abangoardia artistikoen pertsonalitate nagusietariko bat izan zen. Kritikoen arabera John Cage XX.mendeko AEBetako musikagile nagusietariko bat izan zen. Dantza garaikidean bere eragina erabakigarria izan da, bereziki Merce Cunningham koreografoaren kolaborazioaren bidez. Adolph Weiss, Henry Cowell eta Arnold Schönberg maisuekin ikasi zuen. Soinu berriak bilatu zituen, eta obra bereziak ondu zituen berak asmatutako musika-tresnetarako, «prestaturiko pianorako» batik bat. Lan ezagunenak: Hiru ahotsetarako konposizioa, Prestaturiko piano eta orkestrarako kontzertua eta Cartridge Music. Sari ugari jaso zituen. Fluxus mugimenduaren partaidea izan zen.

Lan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • First Construction in Metal (1939)
  • Imaginary Landscape No. 1 (1939)
  • Living Room Music (1940) Gertrude Stein biografian oinarritutako testua.
  • Credo In Us (1942)
  • Four walls (1944)
  • Music for Marcel Duchamp (1947)
  • Sonates et interludes (1948)
  • Music of Changes (1951)
  • 4'33´´ (1952)
  • Radio Music (1956)
  • Fontana Mix (1958)
  • Cartridge Music (1960)
  • Variations II (1961)
  • 0'00 (4'33" No.2) (1962)
  • Cheap Imitation (1969)
  • HPSCHD (1969)
  • Branches (1976)
  • Litany for the Whale (1980)
  • Ryoanji (1983)
  • But What About the Noise of Crumpling Paper (1985)
  • Europeras 1 & 2 (1987)
  • Organ²/ASLSP (As Slow As Possible) (1987)
  • Four6 (1992)
  • Trio Seven Woodblocks
  • Solo n°43 (Songsbooks-1970)
  • Mésostiches

Filmetako soinu bandak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste aktibitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • John Cage par John Cage, Textuel, 1998.
  • Conversations avec John Cage, Richard Kostelanetz, trad. Marc Dachy, Éditions des Syrtes, Paris 2000.
  • Pour les oiseaux : Entretiens avec Daniel Charles, L'Herne, 2002.
  • Une année dès lundi : Conférences et écrits, Christophe Marchand-Kiss-ek itzulita, Textuel, 2006.
  • Bischoff, Ulrich (Hg.): Kunst als Grenzbeschreitung: John Cage und die Moderne, cat. exhib. Staatsgalerie moderner Kunst, München 1991
  • John Cage, théoricien de l'utopie, Antonia Rigaud, Harmattan, 2006.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Cage Aldatu lotura Wikidatan