John Cairns

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
John Cairns
Bizitza
Jaiotza Oxford1922ko azaroaren  21a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza 2018ko azaroaren  12a (95 urte)
Hezkuntza
Heziketa Walter and Eliza Hall Institute of Medical Research Itzuli
Jarduerak
Jarduerak biologo molekularra, unibertsitateko irakaslea eta genetista
Enplegatzailea(k) Harvard Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

John Forster Cairns (Oxford, Ingalaterra, 1922ko azaroaren 21a - 2018ko azaroaren 12a) biologo ingelesa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1952an, medikuntzako doktore egin zen Oxfordeko Unibertsitatean. Ondoren, Australian aritu zen zenbait urtez gripearen eta baztangaren birusaren ugalketa aztertzen. 1957an, Kaliforniako Teknologia Institutuan jardun zuen lanean DNAren errepikapenaren inguruan.

Australiara itzuli zen baztangaren birusaren inguruan lan egiteko, eta, 1960an, Estatu Batuetan lan egin zuen A. Hersheyren laborategian. Escherichia coli bakterioaren DNA aztertu zuen, eta 1963an jakin zuen DNA molekulek Y forma zutela. 1963-1968 urteetan, Cold Spring Harbor laborategiko zuzendari izan zen, eta, 1973tik aurrera, Mill Hill (Londres) laborategikoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]