John Gorton
Sir John Grey Gorton (zalantzagarria Wellington, Zeelanda Berria edo Prahran, Melbourne, 1911ko irailaren 9a - Sydney, 2002ko maiatzaren 19a) hemeretzigarren Australiako lehen ministroa izan zen.
Oxforden ikasi ondoren Australiako Aireko Errege Armadan izena eman zuen eta Bigarren Mundu Gerran Malaysiako eta Ginea Berriko Guduetan borrokatu zuen bere hegazkina lurrera bota arte. Senatukidea eta hainbat ministerioren titularra ere izan zen. Harold Holten desagertzearen ondoren Alderdi Liberalaren liderra aukeratu zen. 1968ko urtarrilaren 10ean lehen ministroa aipatu zen eta 1969an berrautatu zen. 1971n dimititu zuen bere Alderdi Liberalaren lidergoa desafiatu ondoren. Bi karguetako bere ondorengoa William McMahon izan zen.
|
![]() |
Artikulu hau Australiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |