John Kemp Starley
John Kemp Starley | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Walthamstow (en) , 1854ko abenduaren 14a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Coventry, 1901eko urriaren 29a (46 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | asmatzailea, ingeniaria eta enpresaburua |
John Kemp Starley ( 1854ko abenduaren 14a - 1901eko urriaren 29a ) asmatzaile eta industrial ingelesa izan zen, bizikleta modernoaren egiletzat jotzen dena. Bizikleta merkaturatzeko Rover izena asmatu zuen, ordutik hainbat ibilgailu mota izendatzeko erabili den izena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Starley 1854an jaio zen Church Hill-en, Walthamstow-n, Londresetik gertu. John Starley lorezain baten eta Mary Ann Cippen-en semea zen. 1872an Coventryra joan zen bizitzen osabarekin, James Starley asmatzailearekin, lan egitera . Han William Hillman-ekin ere bat egin zuen, Ariel bizikloak fabrikatzen hainbat urtez arituz.
1877an William Suttonekin elkartu zen, bertako txirrindularitzaren zale sutsua, eta Starley & Sutton konpainia sortu zuen. Bizikleta seguruagoak eta erabiltzen errazagoak garatzea izan zuten ardatz, garai hartan ohikoak ziren gurpil erraldoiak zituzten bizikloak baino. Trizikloak egiten hasi ziren, eta 1883an "Rover" markarekin merkaturatzen hasi ziren.
1885ean, Starleyk historia egin zuen Rover segurtasun-bizikleta egin zuenean. Rover-a katea zuen atzeko trakzioko bizikleta bat zen, antzeko tamainako bi gurpilekin, eta gurpil altuko bizikloen aurreko diseinuak baino askoz egonkorragoa. Cycling aldizkariak adierazi zuen Rover bizikletak "mundu mailako irismen patroi bat ezarri" zuela ("set the pattern to the world") eta esaldia urte askoan erabili zuen bere iragarkietan.
1889an, enpresak J. K. Starley & Co. Ltd izena hartu zuen, eta 1890eko hamarkadaren amaieran berriz aldatu zuen izena, ordutik aurrera Rover Cycle Company Ltd. deituz.
Starley 1901ean hil zen bat-batean, eta Harry Smyth enpresako zuzendari nagusia izatera pasatu zen. Starley hil eta gutxira, Rover konpainiak motoak eraikitzen hasi ziren lehenengo eta gero autoak.
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rover bizikletaren hainbat eredu: