John Langenus
| John Langenus | |||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Bizitza | |||||||||||||||||||
| Jaiotza | Berchem (en) | ||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||
| Heriotza | Anberes, 1952ko urriaren 1a (60 urte) | ||||||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||||||
| Hizkuntzak | nederlandera | ||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||
| Jarduerak | futbol arbitroa, futbolaria eta kazetaria | ||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Joannes Julianus "John" Langenus (Anberes, 1891ko abenduaren 9a – ibidem 1952ko urriaren 1a) belgikar futbol epailea izan zen.
1928an Irlandako futbol kopako finaleko epailea izan zen. Urte horretan, 1928ko Udako Olinpiar Jokoetako bi partida ere arbitratu zituen: Uruguairen eta Herbehereen arteko partida eta Italiaren eta Egiptoren arteko brontzezko dominaren partida.
Uruguain jokatutako 1930eko Munduko Futbol Txapelketan lau partidako epailea izan zen; 2. multzoko bi, Argentina eta Estatu Batuen arteko finalerdia eta Uruguai eta Argentinaren arteko finala.
1934ko Munduko Futbol Txapelketan, Italiak antolatua, Txekoslovakia eta Errumaniaren arteko lehen faseko partida arbitratu zuen.
1938ko Munduko Futbol Txapelketan ere aritu zen. Alemania eta Suitzaren arteko partida arbitratu zuen eta luzapenean Hans Pesser futbolari alemaniarra kanporatu zuen. Brasil eta Suediaren arteko brontzezko dominaren partidako epailea ere izan zen.