John McAfee
John McAfee | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Cinderford, 1945eko irailaren 18a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Erresuma Batua |
Bizilekua | Salem |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Centre Penitenciari Brians 2 (en) , 2021eko ekainaren 23a (75 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: urkatzea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Roanoke College (en) 1967) Artean graduatu : matematika |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | programatzailea, ingeniaria, enpresaburua, informatikaria eta politikaria |
Enplegatzailea(k) | Lockheed Corporation (en) 1989) Xerox UNIVAC (en) Goddard Institute for Space Studies (en) (1968 - 1970) Computer Sciences Corporation (en) (1978 - Booz Allen Hamilton (en) (1980 - 1982) McAfee, LLC (en) (1987 - |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Libertarioa |
John David McAfee (Cinderford, Gloucestershire, Ingalaterra, 1945eko irailaren 18a – Sant Esteve Sesrovires, Katalunia, 2021eko ekainaren 23a) anglo-estatubatuar programatzaile informatikaria eta enpresaburua izan zen. 1987an McAfee Associates software-enpresa sortu eta 1994. urtera zuzendu zuen, dimisioa eman zuen arte. McAfee Associatesek arrakasta lortu zuen lehen antibirus komertziala merkaturatu eta gero.
Horrez gain, aktibista politikoa izan zen. Bitan saiatu zen Alderdi Libertarioaren Ameriketako Estatu Batuetako presidentetzarako hauteskundeetarako presidentegaia izaten: 2016an eta 2020an.
2020ko urriaren 6an atxilotu zuten Bartzelonako aireportuan, Ameriketako Estatu Batuetan zerga-delituak egitea leporatuta.[1] Ondorioz, Sant Esteve Sesroviresko Brians 2 espetxean sartu zuten Estatu Batuetaratze eskaera onartzen zenentz argitu bitartean. 2021eko ekainaren 21ean Espainiako Auzitegi Nazionalak estradizio agindua onartu eta Estatu Batuetaratu behar zuten. Alabaina, 2021eko ekainaren 23an hil zen 75 urte zituela. Hilda topatu zuten ziegan.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Anti-virus creator John McAfee arrested over tax evasion charges» BBC News 2020-10-06 (Noiz kontsultatua: 2021-06-23).
- ↑ Euskal Irrati Telebista. (2021-06-23). McAfee antibirusaren sortzailea hilda topatu dute Bartzelonako kartzela batean. (Noiz kontsultatua: 2021-06-23).