John Michael Bishop
Itxura
John Michael Bishop (York, Pennsylvania, 1936ko otsailaren 22a) estatubatuar immunologo eta mikrobiologoa da. 1989ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Harold E. Varmusekin batera onkogene eretrobiralei buruzko ikerketagatik.
Harvardeko Unibertsitatean medikuntza ikasi zuen eta bere lehen lana Alergia eta Gaixotasun Infekziosoen Institutu Nazionalean egin zuen. 1968an Kaliforniako Unibertsitatea San Frantziskon sartu zen,, eta bertako errektore izan zen 1998 eta 2009 artean.
Bere ikerketen zati handi bat Harold Varmusekin egin zuen eta biek onkogene erretrobiralen jatorri zelularra aurkitu zuten.