John Neumeier

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Neumeier
Intendente

1996 -
Bizitza
JaiotzaMilwaukee1939ko otsailaren 24a (85 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaMarquette University (en) Itzuli
Royal Ballet School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)John Cranko (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa, ballet-irakaslea, ballet dantzaria, film-zuzendaria, gidoilaria eta dantzaria
Enplegatzailea(k)Hanburgoko Estatu Opera
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaBerlingo Arteen Akademia

IMDB: nm0627164 Allmovie: p104325 Edit the value on Wikidata

John Neumeier (Milwaukee, Wisconsin, 1939ko otsailaren 24a) estatubatuar dantzaria eta koreografoa da. Dantza klasikoa Estatu Batuetan ikasi zuen, eta ondoren Londresen egon zen Vera Volkovarekin. Neumeierren karreraren zati nagusia ordea, bai dantzari gisa bai koreografo gisa, Alemanian igaro da: Stuttgart, Frankfurt eta Hanburgon. Azken hiri horretako operako balleta zuzendu zuen. Gaur egun, koreografoa da, eta dantza klasikoaren eragin handia du. Ballet handien berrirakurketa egin du (Intxaur kraskailua, 1971; Romeo eta Julieta, 1971). Pertsonaia mitikoak ere landu ditu (Vaslaw, 1979; Peer Gynt, 1989). Halaber, sentiberatasun handiz hurbildu da Mahlerren (Hirugarren sinfonia, 1976) eta Bachen (Pasioa San Mateoren arabera, 1981; Magnificat, 1987) lanetara.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]