John Ross (esploratzailea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
John Ross (esploratzailea)
John Ross (1777-1856), by British school of the 19th century.jpg
Bizitza
Jaiotza Wigtownshire1777ko ekainaren 24a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Londres1856ko abuztuaren 30a (79 urte)
Hobiratze lekua Kensal Greengo hilerria
Familia
Familia
Jarduerak
Jarduerak esploratzailea
Jasotako sariak

Sir John Ross (Balsarroch, Eskozia, 1777ko ekainaren 24a - Londres, Ingalaterra, 1856ko abuztuaren 30a) eskoziar itsasgizon eta esploratzailea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

James Clark Rossen osaba zen. Frantziaren aurkako gerretan ezagun egin zen; 1816an ipar-ekialdetik igarobide baten bila zihoan espedizioko buru egin zuten. Artikoko izotzetan eman behar izan zituen lau negu (1829-1833) Melvilleko kostaldearen eta Coppermineko kostaldearen arteko itsasertzak esploratzeko. Ipar Buru magnetikoa aurkitu zuen Somerset uhartean, Boothiako penintsulan eta Gilen erregearen uhartean.

1833an Ingalaterrara itzuli zen, eta kontsul nagusi izan zen Stockholmen. 1850. urtean Artikoan galdua zen John Franklin esploratzailearen bila abiatu zen, baina Wellingtongo ubidean alferrik bilatu ondoren, 1851n itzuli zen Londresa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Ross (esploratzailea) Aldatu lotura Wikidatan