Edukira joan

John Scott Haldane

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Scott Haldane

(1910)
Bizitza
JaiotzaEdinburgo1860ko maiatzaren 3a
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaOxford1936ko martxoaren 15a (75 urte)
Familia
AitaRobert Haldane
AmaMary Elizabeth Haldane
Ezkontidea(k)Louisa Kathleen Trotter (en) Itzuli  (1891ko abenduaren 12a -  ezezaguna)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaEdinburgheko Unibertsitatea
Edinburgoko Akademia
Dragon School (en) Itzuli
TesiaMethods of investigating quantitatively the heat production and the respiratory exchange of material in animals (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea, fisiologoa, filosofoa eta medikua
Enplegatzailea(k)Oxfordeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Belgikako Medikuntzako Errege Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

John Scott Haldane (1860ko maiatzaren 2 - 1936ko martxoaren 14/15) Eskoziako mediku, fisiologo eta filosofoa izan zen, ezaguna bere buruaren gainean egindako esperimentazioarengatik, hainbat gasen ezaugarriak eta giza gorputzean zuten eragina zehazten lagundu zutenak[1]. Bere buruaren gainean esperimentatzeaz gain, bere semarekin ere egin zuen, J. B. S. Haldane biologo ezaguna. Haldanek bere burua itxi zuen ganbara isolatuetan, hainbat gas pozoitsuren nahasketan arnastuz, bere gorputzean eta garunean zuten eraginari buruz idazten zuen bitartean[2].

Haldanek meatze-hondamendi askoren gunean bisitatu zituen, eta horien arrazoiak ikertu zituen[3]. Horren ondorioz proposatu zuen kanario bat erabiltzea karbono monoxidoak sortutako istripuak ekiditeko[4]. Alemaniarrek Lehen Mundu Gerran gas pozoitsua erabili zutenean, Haldane frontera joan zen Lord Kitchenerrek eskatuta eta erabiltzen ari ziren gasak identifikatzen saiatu zen. Ikerketa horren emaitzetako bat arnasgailu baten asmakizuna izan zen, belo beltza bezala ezagutzen dena[5].

Haldanek deskonpresio bidezko gaixotasunari buruz egindako ikerketen ondorioz, deskonpresioa etapaka kontzeptua sortu zen, eta lehenengo deskonpresio-taula nahiko fidagarriak sortu ziren. Haren eredu matematikoa erabiltzen jarraitzen da, aldaketa garrantzitsuekin, deskonpresio-programak kalkulatzeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Rubicon Research Repository: Item 123456789/6016» archive.rubicon-foundation.org (kontsulta data: 2025-11-17).
  2. «Haldane Effect - an overview | ScienceDirect Topics» www.sciencedirect.com (kontsulta data: 2025-11-17).
  3. (Ingelesez) Goodman, Martin. (2007). Suffer and Survive: Gas Attacks, Miners' Canaries, Spacesuits, and the Bends : the Extreme Life of Dr. J.S. Haldane. Simon & Schuster ISBN 978-0-7432-8597-1. (kontsulta data: 2025-11-17).
  4. (Ingelesez) 1986: Coal mine canaries made redundant. 1986-12-30 (kontsulta data: 2025-11-17).
  5. «Durham Mining Museum - Archives» www.dmm.org.uk (kontsulta data: 2025-11-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]