John Stuart Mill

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ketxus (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:12, 26 otsaila 2016
John Stuart Mill
John Stuart Mill
Datu pertsonalak
Jaio 1806ko maiatzaren 20a
Londres, Ingalaterra ( Erresuma Batua)
Hil 1873ko maiatzaren 8a
Avignon (Frantzia)

John Stuart Mill (Londres, Ingalaterra, 1806ko maiatzaren 20a - Avignon, Frantzia, 1873ko maiatzaren 8a) filosofoa (utilitarismoa) eta ekonomialaria izan zen.[1]

Lanak

Essays on economics and society, 1967

On liberty liburua, Millen liburu garrantzitsuenetakoa da. Liberalismoaren oinarrietako bat bihurtu zen, non gizartearen eta gizakien arteko erlazioak azaltzen dira. Printzipio hau, autoritateak ez parte hartzean datza, pertsonak beren ekintzen jabeak direlako. Estatuak, soilik aholkatu dezake, baina inoiz norbaiti zerbait egitera behartu. Adibide hau ekonomian erabiltzen da, eta bertan laissez faire (utzi egiten) jokabidea defendatzen du. Denbora pasatzean, Estatuak ez parte hartzearen doktrinan salbuespenak saru zituen ekonomian. Millek esan zuen, politikan bere betebeharrak egindakoan, autoritateak asko egin zezakeela jendeari laguntzeko. Salbuespen ezagunenetako bat, lan orduak murriztearena da. Bere ustez lan orduak murrizteko modu bakarra lege bat ezartzen zela. Laissez Faire-aren salbuespenetako asko, denborarekin, bete herrialdeak ezarritako legeetan bihurtu ziren. Beraz, Laissez Faire-a legea izan behar zela pentsatu zuen eta edozein desbideratze beste irtenbiderik ez zegoenean hartu behar ziren.

GIZARTEAREN ETORKIZUNA

Gizartearen etorkizunari buruz Millek David Ricardoren antzeko pentsamoldea zuen, etorkizunaren momentu batean hazkunde ekonomikoa geldituko dela eta gizarteak egoera geldikor batean egongo zen. Hau, zenbait kausengatik gertatuko zen: aurrerapen teknikoengatik, kapital metaketagatik, enpresen arteko lehia handitzeagatik, etab. Horrela, ekonomiak momentu batean hazten utziko zuen.

Ideia politikoak

Millek eskatzen zuen tolerantzia gizartearen barruan "Justizia Soziala", pertsona berez aldakorra da eta bere bizitza bizi behar du bizi ahal duen moduan. Gobernua eta komunitatea soilik esku hartu dezakete gizakiaren erabakiak besterentzat kaltegarriak direnean. J Stuar Milleren idei politikoak pragmatismoaren kontra zeuden, liberalismoaren ideiak sartzen. hark estimatzen zuen ezin zela gobernu liberal bat existitu ez bazegoen gizarte liberala.

Esaldi nabarmenak

  • «Jenio batek askatasun giro batean baizik ez dezake arnasa aske hartu.»
  • «Nazio baten boterea da nazioa osatzen duen gizabanakoen boterea, besterik ez.»
  • «Hobe da pertsona asegabea izatea, txerri asea baino.»
  • «Ikasi dut nire zoriona bilatzen nire desioak mugatuz, ezen ez desioak asez.»
  • «Gizarte zibilizatu bat izatea, gizarte kooperatiboa izatea da.»

Erreferentziak

  1. John Stuart Mill's On Liberty. victorianweb (Noiz kontsultatua: 2009-07-23)
    Aipua: «On Liberty is a rational justification of the freedom of the individual in opposition to the claims of the state to impose unlimited control and is thus a defence of the rights of the individual against the state.»
    .

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Stuart Mill Aldatu lotura Wikidatan