John Surtees

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Surtees
John Surtees
Datu pertsonalak
Jaio 1934ko otsailaren 11 (82 urte)
Tatsfield (Erresuma Batua Britainia Handia)
Ibilbidea
Jarduneko urteak 1952-1960 motoziklismoan eta 1960-1972 1 Formulan
Taldeak 1 Formulan: Lotus-Cooper, Lola, Ferrari, Honda, BRM, McLaren eta Surtees
Lasterketak 113(111 hasiera) 1 Formulan, 49 motoziklismoan
Lorpenak
Txapelketak 1 (1964) 1 Formulan eta 7 motoziklismoan: 3 350cc (1958,1959,1960) eta 4 500cc (1956, 1958, 1959, 1960)
Garaipenak 6 1 Formulan, 38 motoziklismoan
Podium 24 1 Formulan, 45 motoziklismoan
Pole Position 8 1 Formulan, 0 motoziklismoan
Itzuli azkarra 11 1 Formulan, 34 motoziklismoan
Lehen lasterketa 1960ko Monacoko Sari Nagusia 1 Formulan, 1952ko Ulstergo Sari Nagusia (500cc) motoziklismoan
Lehen garaipena 1963ko Alemaniako Sari Nagusia 1 Formulan, 1955eko Ulstergo Sari Nagusia (250cc) ,motoziklismoan
Azken garaipena 1967ko Italiako Sari Nagusia 1 Formulan, 1960ko Nazioen Sari Nagusia (500cc) motoziklismoan
Azken lasterketa 1972ko Italiako Sari Nagusia 1 Formulan, 1960ko Nazioen Sari Nagusia (500cc) motoziklismoan

John Surtees (Tatsfield, Kent, Ingalaterra, 1934) pilotu ohia da. Automobilismoko eta motoziklismoko munduko txapeldun izatera iritsi den historiako pilotu bakarra da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John Surtees gaur egungo argazki batean (Dunsfold, 2012).

1950 ondorengo urteetan, sidekar-probetan parte hartzen hasi zen. 1956an, MV Agusta etxeak kontratatu zuen, eta urte hartan bertan Man uharteko Tourist Trophy ospetsua eta 500 cm3-koko Munduko Motoziklismo Txapelketa irabazi zituen. 1957an bigarren atera ondoren, 1958, 1959 eta 1960an berriro irabazi zuen Munduko Txapelketa, 500 cm3-koko probetan ez ezik baita 350 cm3-kokoetan ere. Guztira 38 sari handi irabazi zituen (hogeita hiru 500 cm3-koko probetan eta hamabost 350ekotan).

1960an, motoziklismoa utzita, 1 Formulako probetan parte hartzen hasi zen. Lotus taldearekin egin zuen debuta, eta Ferrari taldean aritu zen gero. Azkeneko talde horrekin munduko txapeldun atera zen 1964an. Bi urte geroago, bigarren geratu zen, Jack Brabhamen atzetik. 1969an, BRM taldeak kontratatu zuen, baina bere taldea sortu zuen berehala. 1972an utzi zituen lasterketak, automobilismoan guztira sei sari handi irabazi ondoren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Surtees Aldatu lotura Wikidatan