John Szarkowski
John Szarkowski | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ashland, 1925eko abenduaren 18a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Pittsfield, 2007ko uztailaren 7a (81 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria, arte-historialaria, historialaria, idazlea eta erakusketa-komisarioa |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Cornell Unibertsitatea New Yorkeko Unibertsitatea Yale Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
John Szarkowski (Ashland, Wisconsin, AEB, 1925eko abenduaren 18a - Pittsfield, Massachusetts, 2007ko uztailaren 7a) estatubatuar museo-zaintzaile, historialari, arte-kritikari eta argazkilaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wisconsinen bertan egin zituen ikasketak. Argazkilari gisa lan egin zuen Minneapolisko Walker arte-zentroan, 1948 eta 1951 bitartean. Irakasle gisa, Minnesotako Unibertsitatean eman zituen eskolak 1950ean, eta Buffaloko Albright Art Schoolen, 1951tik 1953ra bitartean.
Hurrengo urteetan, zenbait liburu argitaratu zituen, The Idea of Louis Sullivan (1956, Louis Sullivanen ideia) eta The Face of Minnesota (1958, Minnesotaren aurpegia), besteak beste. 1962an, Edward Steichenen lekua hartu zuen, New Yorkeko Arte Modernoko Museoaren argazki-saileko zuzendaritzan. Antolatu zituen erakusketen eta horiek iragartzeko katalogo bikainen bitartez, argazkilaritza artistikoaren ideia zabaltzeko eta zehazteko lan bikaina egin zuen. Bere zuzendaritzapean, Arte Modernoko Museoaren argazki-sailak 100 argazki erakusketa baino gehiago antolatu zituen, eta horien bitartez, argazkilaritza artistikoaren alderdi teoriko eta estetiko asko ezagutarazi zituen. Banakako erakusketak ere antolatu zituen, Gary Winogrand edo Diane Arbus bezalako artista abangoardiazkoak aurkezteko.
1991n museoa utzi zuen, eta argazki-saileko zuzendari emeritu izendatu zuten. Eskolak eman zituen New York, Harvard, Cornell eta Columbiako Unibertsitateetan. Bere liburuetan argazkien kalitate formalak aztertu zituen eta, artistaren asmoa gorabehera, arte-obratzat ezagutzen zituen: Looking at Photographs (1973, Argiei begira); Photography Until Now (1989, Argazkilaritza orain arte).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.