John Wilkinson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

John Wilkinson ingeles industria-gizona izan zen (Clifton, Cumberland, 1728 - Bradley, Staffordshire, 1808ko uztailaren 14a). Metalurgiako lantegi bat sortu zuen, eta han erabili ziren lehen aldiz metalurgiako teknika berriak. Bestalde, burdinazko ontzi bat sortu zuen, gobernuarentzat egiten zituen armak garraiatzeko. Horretaz gainera, burdina zulatzeko tresna bat asmatu zuen, zilindroak eta kanoiak zehaztasun osoz zulatzen zituena. Tresna hura oinarri-oinarrizkoa gertatu zen Watten lurrun-makina egiteko.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Wilkinson Aldatu lotura Wikidatan