John Wyclif

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
John Wyclif
Jwycliffejmk.jpg
Bizitza
Jaiotza Yorkshirec.1320
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
Heriotza Lutterworth1384ko abenduaren 31 (54 urte)
Hezkuntza
Heziketa Merton College
The Queen's College
Hizkuntzak latina
ingeles ertaina
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak teologoa, itzultzailea, idazlea, filosofoa eta Bibliaren itzultzailea

John Wyclif (Wycliff edo Wycliffe ere idatzia) (Hipswell, Yorkshire, c.1320Lutterworth, Leicestershire, 1384ko abenduaren 31) teologoa eta Eliza Katolikoaren kritikari ingelesa izan zen, Erreforma Protestantearen aurrekarietakoa.

Eraso egin zion Elizaren dotrina ortodoxoari, transubstantziazioari dagokionari bereziki. Botere sekularrean Aita Santuen esku-hartzea salatu zuen. Biblia eta agustinismora itzultzea defendatu zuen. Are gehiago, nork bere hizkuntzan Biblia entzuteko eskubidearen alde jo zuen. Bere ideiek arrakasta izan zuten hainbat jenderen artean, eta jarraitzaile talde bat, lolardoak, izan zuen. Heretikotzat kondenatu (1380, 1382), eta baztertua utzi zuten. Haren erakutsiak apaiz pobreek zabaldu zituzten, eta eragin handia izan zuten Jan Hus txekiar erreformatzailearengan.

Ingelesezko Bibliaren lehendabiziko itzulpenaren atzean kokatzen dute Wyclif (Wyclifen Biblia deitzen da, hain zuzen ere). De domino divino (1375), De officio regis, De veritate scripturæ (1378), De potestate papæ (1379) ere plazaratu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Wyclif Aldatu lotura Wikidatan