Johnny Appleseed

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Howe's Historical Collectioneko irudia

Johnny Appleseed, John Chapman jaiotzez, (1774ko irailaren 26a - 1847ko martxoaren 11a) folklore estatubatuarraren heroia da. Misiolari kristaua eta arbolazain aitzindaria izan zen, Ohio, Indiana eta Illinoisen sagarrondoa sartu zuen. Leominsteren (Massachusetts) jaio zen eta Fort Wayneko (Indiana) Johnny Appleseed parkean dago ehortzita. Ameriketako Estatu Batuetako erdi-mendebaldeko sailetan sagarrondoak landatzeagatik Johnny Appleseed goitizena (Johnny sagarraren hazia euskaraz) jarri zioten.

Herrialdean zehar ibili zen, normalean oinutsik eta lapiko bat buruan zeramala, eta sagarrondoak landatzeaz gain, biblia irakatsi, istorioak kontatzu eta herri amerindiarrrak eta kolonoak ezagutu zituen.

Johnny heroitzat hartzen dute. Artean, literaturan eta filmetan egiten zaizkion erreferentziez gain, jendeak istorio ugari kontatzen ditu bere bizitzari eta bidaiei buruz.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johnny Appleseed Aldatu lotura Wikidatan