Joiki gozo
Joiki gozoa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Gomphales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Clavariadelphaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Clavariadelphus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Clavariadelphus truncatus Donk, 1933 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Joiki gozoa (Clavaria truncata edo Clavariadelphus truncatus) Clavariadelphaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Zapore gozoegia du. Manitol-a du, eta gozoegia egiten du. Gozogintzako errezeta batzuetan bakarrik erabil dezakegu.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Karpoforoa: 8 eta 15 cm bitarteko luzerakoa, zimurtsua, batzuetan ildaskatua, borra forma irregularra du, moztua edo bat-batean zabaldua goiko aldean; zahartzean irregularragoa bihurtzen da eta hondoratu egiten da. Lehenik hori argi kolorea du, eta, ondoren, hori bizia pixka bat laranja koloreko samarra.
Himenioa: Karpoforoaren azalera osoa estaltzen du.
Hanka: Betea, Karpoforoaren luzapena da, oinarrira mehetua, arre-horixka kolorekoa, okrea, lehoi kolorekoa edo tonu moreekin.
Haragia: Zuria, kotoikara, zurixka, okrea edo apur bat arrosa-purpura kolorekoa azalaren azpian. Zapaldutakoan gorrixka bihurtzen da, arre-morea ebakitzean edo igurtzitakoan. Usain ahula du eta zapore gozoa, azukretu samarra ere bai.[2]
Etimologia: Clavaria terminoa latinetik dator, “clavarius” hitzetik eta borra, iltze, esan nahi du. Bere itxuragatik. Truncata epitetoa ere latinetik dator, moztua, esan nahi duen "truncatus" hitzetik. Bere formagatik.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zapore gozokoa, azukretu samarra.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Clavariadelphus pistillaris delakoarekin, honek 25 cm-ko altuera har dezake, Karpoforoaren goiko aldea biribildua du, okre-hori zikin kolorea du, eta zapore mikatzekoa da. Clavariadelphus ligula, Clavariadelphus pistillaris txiki bat bezalakoa da eta taldeetan hazten da, koniferoen goroldio edo humusaren artean.[4]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udazkenean. Talde txikitan ateratzen da koniferoen eta pagoen basoetan, eremu menditsuetako lurzoru karedunetan, baina ugariena goiko mendietako izeietan da.[5]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ipar Amerika, Europa, Errusia, Txina.
Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 551 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 440 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 609 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 138 or. ISBN 84-87997-86-4..