Join, or Die

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Benjamin Franklinen Join, or Die birziklatu zuten kolonia ohiek bat egin zezaten britainiar agintearen aurka

Join, or Die (euskaraz: "Batu ala hil") marrazki politiko ospetsu bat da. Benjamin Franklinek sortu zuen eta 1754ko maiatzaren 9ko Pennsylvania Gazette-n agertu zen estreinako aldiz. Gazetteko argitalpen hura, kolonien elkartzearen aldeko britainiar kolono baten ezagutzen den lehenengo marrazkia da. Xilografia bat da eta, bertan, zortzi zatitan moztutako sugea agertzen da; zati bakoitzak Ameriketako britainiar kolonia edo eskualde baten izena dauka. Ingalaterra Berria zati bakarra bailitzan agertzen da, garai haietako lau kolonia izan beharrean. Era berean, Delaware eta Georgia ez dira agertzen. Beraz, sugeak 8 zati dauzka, 13 zati izan beharrean. Karikatura Franklinen kolonien egoerari buruzko editorial batekin agertu zen. Editorialean koloniak bananduta zeudela esaten zuen, eta batzearen alde egiten zuen. Izan ere, garai haietako sineskeria baten arabera, ilundu baino lehen moztutako suge baten zatiak batuz gero, berpiztu egingo zen. Marrazkia kolonien askatasunaren ikur bilakatu zen ameriketako iraultzean.

Papera Zazpi Urteko Gudan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai haietan, kolonoak bananduta zeuden, frantsesak eta euren aliatu indioen aurka borrokatu ala ez. Borroka Appalache mendien mendebaldeko eskualdea menperatzeko zen eta Frantsesen eta indiarren guda ere deitu zioten. 18. mendeko Koloniak kanpoko mehatxu baten aurka batu behar ziren seinalea izan zen, kasu honetan, frantses eta indiarren aurka. Franklinek Albany Plana proposatu zuen eta bere marrazkiak, hondamendia saihesteko elkartzea beharrezkoa zela iradoki zuen. Franklinek idatzi zuenez:

“Frantziarren konfiantza eginkizun honetan oso ondo oinarrituta dago britainiar koloniak bananduta baitaude, eta komuneko defentsa eta segurtasuna bermatzeko neurri azkarrak hartzeko unean euren gobernu eta biltzar ezberdinek bat egiteko daukaten zailtasun handian. Bitartean, gure etsaiek abantaila handia daukate zuzendari bakarra, biltzar bakarra eta diru-zorro bakarra dauzkatelako...”

Papera Ameriketako Iraultza baino aurrerago eta geroago[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1774ko uztailaren 7ko Massachusetts Spy

Franklinen marrazki politikoak beste zentzu bat hartu zuen Ameriketako Iraultzaren lehenengo egunetan, batez ere, 1765-1766 urteetan, Stamp Act Kongresuan Ameriketako britainiar kolonoak britainiar aginteaz kexatu ziren eta marrazkia erabili zuten Constitutional Courant-ean (Coranto bat) koloniarrek euren alde egin zezaten. Hala ere, irudia betierekotasunarekin, zaintzearekin eta zuhurtasunarekin lotzen zuten abertzaleak ez ziren marrazkian interpretazio berria ikusten zuten bakarrak. Leialak marrazkian tradizio biblikoaren aztarnak ikusten zituzten, hala nola, iruzurra, gezurra eta saldukeria. Franklinek berak ez zuen marrazkia erabiltzea nahi garai haietan; izan ere, politika moderatuagoaren alde egiten zuen. 1766an marrazki berria argitaratu zuen: “MAGNA Britannia: her Colonies REDUC’D”; bertan, Britainiak Ameriketako bere koloniak galtzearen arriskuaz ohartarazi nahi zuen. Marrazkian gorputz-adarrak moztu zizkioten emakumezko bat bezala agertzen zen (Britannia). Hala ere, Franklinen lehenengo marrazkia zela eta, Ingalaterran Courant-a argitalpen erradikalenetako bat hartu zuten