Jokin Perona
| Jokin Perona | |||
|---|---|---|---|
2020 - 2024 | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Orio, 1978ko uztailaren 17a | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Peleas de Abajo, 2024ko abuztuaren 6a (46 urte) | ||
| Heriotza modua | istripuzko heriotza: ibilgailuak harrapatzea bizikleta istripua | ||
| Hezkuntza | |||
| Hezkuntza-maila | Bachelor's degree in Business Administration and Management (en) | ||
| Hizkuntzak | gaztelania euskara ingelesa | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | politikaria | ||
| Kidetza | Gipuzkoako Foru Aldundia | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Alderdi politikoa | |||
Jokin Perona Lertxundi (Orio, Gipuzkoa, 1978ko uztailaren 17a - Peleas de Abajo, Zamora, 2024ko abuztuaren 6a) euskal politikari bat izan zen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasuneko diputatu izandakoa.[1][2][3]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enpresa Zuzendaritzako Administrazioan lizentziatu zen, eta 2015ean sartu zen Gipuzkoako Foru Aldundian, Ogasuneko zuzendari nagusi gisa. 2020an, Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatu izendatu zuten. TicketBai sistemaren sustatzaile nagusietako bat izan zen. Aurrez, bankuetan lan egindakoa zen, nagusiki Kutxan:[2] Hauek izan ziren bere lan ibilbideko urratsak:[4]
- Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatu (2020-2024).
- Ogasuneko zuzendari nagusia. Gipuzkoako Foru Aldundia (2015-2020).
- Enpresei laguntzeko arduraduna. Finantzaketa egituratuak eta sindikatuak eta bat-egiteak eta eskuratzeak. Kutxabank (2008-2015).
- Analista, partaidetuak. Kutxaren partaidetza duten eragiketa korporatiboen analista. Kutxa (2005-2008)
- Ogasuneko teknikaria. PFEZaren aitorpena. Bizkaiko Foru Aldundia (2004).
- Bulegoko kudeatzailea. Euskadiko Kutxa (2002-2004).
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zamoran hil zen, 2024ko abuztuaren 6an, auto batek harrapatuta, bizikletan zihoala 10 urteko semearekin batera; semea onik atera zen. Iluntzeko 21:15ean gertatu zen istripua.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun diputatua hil da, auto batek harrapatuta Zamoran» EITB 2024-08-07 (kontsulta data: 2024-08-07).
- ↑ a b Ostolaza, Paulo. (2024-08-07). «Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun diputatua hil da, auto batek harrapatuta» Berria (kontsulta data: 2024-08-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Eusko Jaurlaritza. (2022-07-20). «Jokin Perona Lerchundi» www.ivap.euskadi.eus (kontsulta data: 2024-08-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Eusko Jaurlaritza, Eusko Jaurlaritza. (2024-08-07). «Jokin Perona Lerchundi» www.ivap.euskadi.eus (kontsulta data: 2024-08-07).
- ↑ «Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun diputatua hil da, auto batek harrapatuta Zamoran» Eitb.eus (web.archive.org) 2024-08-07 (kontsulta data: 2024-08-07).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jokin Perona Lertxundi-ren curriculuma gipuzkoairekia.eus atarian