Jolas-parke

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mendi errusiarra. Luna Park.

Jolas-parkea, atrakzio-parkea edo parke tematikoa atrakzio mekaniko, ikuskizun, denda, jatetxe eta nagusiki aisiarako erabiltzen diren beste azpiegitura mota batzuk dauden instalakuntza bat da. Gune tematiko zehatzetan banatua badago, parke tematiko deritzo.

Tamaina txikikoak eta atrakzio gutxikoak izan daitezke, batez ere flat ride atrakzio motakoak (hau da, mendi errusiarrak, jauzi librea, ibilbidekoak edo urekoak ez direnak. Frisbeeak, noriak, talka autoak... sartuko lirateke mota honetan.) Handiak ere izan daitezke, atrakzio ugari eta handiekin, nagusiki mendi errusiarrak.

Ordainketa sistemakoak daude, non, atrakzio bakoitzean parte hartzeko ordaindu egin behar den, batzuetan, puntu edo fitxa sistema baten bidez, parke batzuetan euren izen propioa dutenak, baita beste ordainketa sistema batekoak ere, non sarrera orokor bat ordaintzen den, doan atrakzio guzti edo gehienetan parte hartzeko.

Euskal Herrian Bizkaiko jolas-parkea desagertu ondoren, Igeldoko jolas-parkea baino ez da gelditzen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Jolas-parke