Edukira joan

Jon Arrieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Jon Arrieta Alberdiri buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arrieta (argipena)».
Jon Arrieta
Bizitza
JaiotzaEibar1952 (72/73 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Zaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraklegelaria, historialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaEuskalerriaren Adiskideen Elkartea
Historiaren Errege Akademia

Jon Arrieta Alberdi (Eibar, 1952) gipuzkoar legelaria da.

Bartzelonako Unibertsitatean historia eta Zaragozako Unibertsitatean zuzenbide ikasi ondoren, zuzenbidearen historiaren irakaslea (eta baita katedraduna ere) izan da Euskal Herriko Unibertsitatean.

Bere beste ikergai nagusi bat Euskal Herriko instituzioek, eta hauei dagozkien konstituzioek eta foruek osatu izan dute, eskubide historikoekin bat.[1]

Historian lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean, eta, ondoren, Zuzenbidean lizentziatu zen Zaragozakoan (doktoretza egin zuen han), eta Zuzenbidearen historiako irakaslea izan da, bai Bartzelonan, bai Euskal Herriko Unibertsitatean (katedra lortu zuen han); gaur egun, irakaslea da Donostiako Zuzenbide Fakultatean eta Bizkaiko Zuzenbide Fakultatean.

Espainiako historia modernoan (XVII. eta XVIII. mendeak) eta XIX. mendean espezializatuta dago, baita garaiko erakunde juridiko-politikoetan ere, bereziki Euskal Autonomia Erkidegoako eta Nafarroako foru-lurraldeekin lotutakoetan.

Espainiako estatu egituraren kontzepzio zentralistaren eta deszentralizatzailearen arteko harreman eta tentsioen bilakaera ere aztertu du. Bere lehen liburua 1994an argitaratu zen, El Consejo Superior de la Corona de Aragón (1494-1707) izenburuarekin, zazpi urte lehenago aurkeztutako Aragoiko Kontseiluari buruzko bere doktore-tesiaren egokitzapena dena. Dozenaka artikulu ere argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan, hala nola Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkarian, aldizkari juridikoetan (Anuario de Historia del Derecho Español, Initium: Revista catalana d'historia del dret, ...) eta historia modernoko hainbat argitalpenetan. Halaber, Forms of union: the British and Spanish monarchies in the seventeenth and eighteenth centuries ikerlanaren egilekidea da, John Huxtable Elliott historialari eta hispanista britainiarrarekin batera (Eusko Ikaskuntza, Donostia, 2009). Eta liburu honen edizioaren koordinatzailea izan zen: Conciliar la diversidad: pasado y presente de la vertebración en España: VII y VIII Seminarios Ernest Lluch, Euskal Herriko Unibertsitateak egindakoak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.