Jon Azpillaga

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jon Azpillaga
Bizitza
Jaiotza Pasaia1935eko azaroaren 26a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Bizilekua Pasaia
Berriatua
Mutriku
Heriotza Mutriku2017ko otsailaren 2a (81 urte)
Lanbidea
Lanbidea bertsolaria
Ahots mota tenorra

Jon Azpillaga Urrutia (Pasai San Pedro, 1935eko azaroaren 26a - Mutriku, 2017ko otsailaren 2a[1]) gipuzkoar bertsolari eta bertso-eskolako irakaslea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jon Azpillaga Pasaian jaio bazen ere, aita, Juan Azpillaga, Ondarrutarra zen, eta ama, Beronika Urrutia, Berriatukoa. Jonek urte eta erdi zituenenan, aita hil zen gerran. Orduan, ama, haurdun, eta semea Berriatura joan ziren bizitzera. Hamasei urterekin hasi zen lanean, Ondarruko lantegi batean. Soldadutzatik itzuli zenean, ama eta bi semeak Ondarrura aldatu ziren. Bertan egiten zuen bizitza eta, besteak beste, orfeoian kantatzen zuen. 1960an, Mutrikura ezkondu zen, Maria Arrizabalagarekin; bi seme-alaba izan zituzten. 1993an, angioplastia bat egin zioten eta, osasun arazoak zirela-eta, adina baino lehen erretiratu zen[2].

Etxe berean bizi zen osabari esker bertsozaleturik, Santa eskean hasi zen lehen koplak kantatzen. Lehenengo plaza Amoroton egin zuen, Jon Mugartegi lagun zuela, 1950ean. Handik aurrera saio ugari egin zituzten biek inguruko herri eta auzoetan[2]. Bertsokera garbia eta erraza zuen; patxadako erritmoan, seriotasun naturalez, ideiak eta kondairak bortxatu gabe ematen zituen. 1970eko hamarkadan, Jon Lopategirekin bikote eginda, plazaz plaza aritu zen, bertsolaritzaren ikuspegi politiko eta sozial berria emanaz. Txapelketa Nagusietan finalista izan zen lau aldiz, eta Bizkaiko txapelduna izan zen 1961ean[3].

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jon Azpillaga bertsolaria zendu da, 81 urterekin
  2. a b   Ibarluzea Santisteban, Miren, Jon Azpillaga Urrutia, Auñamendi Eusko Entziklopedia, euskomedia.org, http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee9048. Noiz kontsultatua: 2017-2-10 .
  3. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]