Edukira joan

Jon Gomez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jon Gomez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJon Gomez Garai
JaiotzaGaldakao1990eko maiatzaren 17a (34 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, telebista aurkezlea eta aktorea
Enplegatzailea(k)Hamaika Telebista
Euskal Irrati Telebista
Lan nabarmenak

Jon Gomez Garai[1] (Galdakao, Bizkaia, 1990eko maiatzaren 17a) musikaria, kultur eragilea, kazetaria eta aurkezlea da.[2] Hainbat omenaldi, animazio eta gala zuzenean aurkeztu ditu, ETBn zein ETBtik kanpo.

Prentsa lokaleko kazetaria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Binke aldizkari lokala (Galdakao eta Usansolo).

Galdakaoko eta Usansoloko Binke aldizkari lokalean parte hartzen du 2016an sortu zutenetik eta urte asko dira zuzendaria dela, bertan 600dik gora artikulu idatzi ditu.[3] Hilabetekaria da kide talde txiki batek euskara hutsezko, sareko eta paperezko eduki informatiboa eskaintzen dizkio herri hauetako biztanleei. Hedabide txikia izanik dena egin behar izaten dute: erredaktore lana, maketazioa, argazkiak, sare sozialak, zuzendaritza...

Ttap aldizkari digitaleko elkarrizketatzailea ere bada. Bestebeste pertsona hauek elkarrizketatu ditu: Eneko Sagardoi aktorea, Aneguria rap abeslaria, Mikel Urdangarin musikaria, Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreak, Unai Iturriaga bertsolaria, Itziar Ituño aktorea, eta Gabi de la Maza "euskal karaokeen frikia".[4]

Kazetari aurkezle eta erreportaria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetatik aurkezle lanetan kuxkuxeatzen hasi bazen ere, 2009. urtean Hamaika Telebistan gazteei eskainitako Gaztero izeneko programa aurkeztu eta zuzentzen hasi zuen bere aurkezle profesional jarduna Gomezek.[5] Hala ere, Hamaikan denbora gutxi eman zuen, hortik denbora gutxira EiTBrentzat lanean hasi baitzen.

Bi urtez Betizu Jaia eta Betizu haur-ikuskizunetako aurkezlea izan zen, 2010eko urrian Euskal Herriko V. Pintxo Txapelketako aurkezlea izan zen eta David de Jorge sukaldariak Bilboko Areatzan egindako munduko errusiar xerra handienaren errekorra aurkeztu zuen. Zuzenean aurkeztu dituen ETBko beste saio batzuk izan ziren Olentzeroren Etorrera 2010 (Izaro Iraetarekin) eta Olentzeroren Etorrera 2011; eta Erregeen Kabalgata 2011 eta Erregeen Kabalgata 2012 (Klaudio Landa eta Izaro Iraeta lagun zituela). Geroztik aurkeztu ditu El conquistador del fin del mundo telebista saioaren promozio ekitaldiak, EiTB jaiak zein EiTB maratoien ekitaldiak ere, besteak beste.

Telebista saio propioetako aurkezle izatera 2011ko martxoan pasa zen, ETB-1eko IBIL2D («ibilbide») saioko aurkezlea izan zenean. Orduan ETBk sekula izan duen aurkezlerik gazteena izan zen, Berria egunkariaren arabera.[6] IBIL2D Euskal Herriko natura eta kultur ondarea, turismo baliabideak eta gure herrian diren hamaika txoko, modu atsegin eta dibulgatzailean ezagutarazteko telebista saioa zen.[7] Tartean hamaika kolaborazio eta lan egin ostean, 2015 eta 2016 artean hezkuntza sexualaren inguruko ETBko lehenengo saioa aurkeztu eta zuzendu zuen Gomez Garaik: SexSua. [8] Saioak eragin nahi izan zuen, nonbait, gizartean eta gazteen artean irauten duten matxismoa eta berdintasun faltaren kontra sexu-heziketaren bitartez.[2]

18 urte zituenetik ez dio inoiz utzi EITBrentzat lanak egiteari, 2023an baziren urte batzuk kamera aurretik aldenduta ibili zela, eta orduan hasi zen Biba Zuek! programan erreportari moduan. Erreportari lanetan oso gustura dabil orain.[2]

Aurkezle izateaz gain, Oxabi erromeria taldeko abeslaria da 2006z geroztik. Galdakao eta Usansoloko Andra Mari Dantza Taldeko musikaria ere bada... eta beste hainbat «saltsatako perrexila» dela dio Jon Gomez Garaik berak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Jon Gomez Garai - Musika & Komunikazioa» web.archive.org 2018-10-25 (Noiz kontsultatua: 2024-11-26).
  2. a b c Urkizu, Urtzi. (2023-06-11). ««'Biba zuek!' da tokikoen gertutasunera gehien hurbiltzen den saioa»» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-11-26).
  3. «"Jon Gomez" bilaketaren emaitza (690 artikulu, 2024ko azaroaren 26an)» BINKE (TINKE aldizkaria) (Noiz kontsultatua: 2024-11-26).
  4. «jon gomez site:ttap.eus - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-26).
  5. Gomez Garai, Jon. (2011). Gaztero - http://www.hamaikabilbo.tv/saio.php?nid=1837&edumota=13665. Hamaika Telebista.
  6. Berria.eus. «Jon Gomez Garai, ETB1eko 'Ibil2d' saioko aurkezlea: “Jendea errealitate areagotuarekin kuxkuxean dabilela ikusi dugu”» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-10-25).
  7. IBIL2D saioaren webgunea.
  8. «SexSua» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]