Edukira joan

Jon Landeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jon Landeta

Bizitza
JaiotzaBegoña1963ko otsailaren 25a (61 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Izaskun Rekalde
Nuria Gisbert-Trejo
Miren Begiristain Zubillaga
Laura Alonso Perez
Aitziber Lertxundi Lertxundi
Oskar Villarreal Larrinaga
Hizkuntzakeuskara
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, ekonomialaria eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: jon-landeta-rodriguez

Jon Landeta Rodriguez (Begoña, Bilbo, 1963ko otsailaren 25a) bizkaitar ekonomialaria. Katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitateko Finantza-Ekononomiako sailean, ikertzaile doktorea 1993tik. Zuzendaria da Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterrean (Executive MBA).[1]

Enpresari Aplikaturiko Ekonomiaren Institutuaren zuzendaria izan da 17 urtez EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, baita zuzendaria Enpresen Zuzendaritza, Ezagumendua eta Berrikuntza doktorego-programan eta Berrikuntza eta Pertsonen Zuzendaritza ikerketa-taldean, beti ere Euskal Herriko Unibertsitatean.

Euskal Herriko Unibertsitatean irakurri zuen doktore-tesia 1993an Emilio Soldevilla irakaslearen zuzendaritzapean eta izenburu honekin: Información subjetiva para la decisión,el método Delphi (Erabakitzeko informazio subjektiboa, Delphi metodoa).[2]

Berrikuntzaren eta Pertsonaren Zuzendaritza ikerketa-taldearen ikerlaria da eta bere lan zientifikoa hiru arlo nagusitan egiten du, hirurak beren artean konektaturik: Delphi metodoa, Giza Baliabideen Zuzendaritza, bereziki zuzendarien garapena, eta berrikuntzaren zuzendaritza.[1]

Arlo horietan lan oparoa egin duela frogatzen dute datu hauek: 25 ikerketa proiektutan parte hartu du (zortzitan Ikertzaile nagusi moduan), baita 21 ikerketa-kontratutan ere (hamahiruetan Ikertzaile nagusi moduan). 6 doktorego-tesi zuzendu ditu, horietako bat nazioartekoa izan da, tesietako bi euskaraz burutu dira, eta tesietako lauk jaso dute EHUn ez-ohizko tesiaren saria Giza Zientzien arloan. Gainera, argitalpenei dagokienean 70tik gora artikulu argitaratu ditu zientzia-aldizkaritan eta 12 liburu. Parte hartu du 80 kongresutan eta 40 hitzaldi edota mintegi eman ditu. Gainera ebaluatzailea izan da 26 aldizkaritan eta Google Akademikoan bere lanek ia 7000 aipamen izan dituzte.[1]

  • Enpresaren ekonomiarako sarrera. Sara Urionabarrenetxea Zabalandikoetxearekin (UPV/EHU, 2017) ISBN: 978-84-693-0166-1 [3]
  • Zuzendaritza estrategikoa: teoria eta praktika (zuz.) (UPV-EHU, 2014)[4]
  • (Gaztelaniaz) Dirección estratégica de los recursos humanos: teoría y práctica. Koordinatzailea (Pirámide, 2011)
  • (Gaztelaniaz) Formas de organización y actividad innovadora: un análisis comparativo de los sectores manufactureros de la CAPV, España y la Unión Europea. (Orkestra-Instituto Vasco de Competitividad, 2011)[5]
  • (Gaztelaniaz) Dirección estratégica de los recursos humanos : teoría y práctica Koordinatzailea. (Pirámide, 2001)[6]
  • (Gaztelaniaz) El método Delphi: una técnica de previsión del futuro (Ariel España, 1999)[7]
  • (Gaztelaniaz) El método Delphi: una técnica de previsión para la incertidumbre (Ariel España, 1999)[8]

Artikuluak aldizkaritan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

60tik gora artikulu argitaratu ditu zientzia-aldizkaritan; artikulu hauek dira 2017-2020 tarteko artikulu aipagarri batzuk:[9]

Izenburua Egileak Aldizkaria Urtea
Mentee characteristics in inter-organizational mentoring for managers: a hybrid Delphi survey Nuria Gisbert-Trejo, Eneka Albizu, Jon Landeta, Pilar Fernandez-Ferrin European Journal of Training and Development 2020
Coopetition and Innovation. Lessons From Worker Cooperatives In The Spanish Machine Tool Industry I. Basterretxea, J. Charterina, J. Landeta ournal Of Business And Industrial Marketing 2019
Mediation Effects Of Trust And Contracts On Knowledge-sharing And Product Innovation Jon Charterina, Jon Landeta, Imanol Basterretxea European Journal Of Innovation Managemen 2018
Impact Of Inter-organizational Mentoring On The Quality Of The Process And Performance Of Organizations Nuria Gisbert-Trejo, Luciano Azpiazu, Jon Landeta, Eneka Albizu, Pilar Fernandez-Ferrin Dyna 2018
Mentoring In Professional Associations: A Tool For Career Development Nuria Gisbert-Trejo, Luciano Azpiazu, Jon Landeta, Eneka Albizu, Pilar Fernandez-Ferrin Dyna 2018
Mediation Effects Of Trust And Contracts On Knowledge-sharing And Product Innovation

Evidence From The European Machine Tool Industr

Jon Charterina, Jon Landeta, Imanol Basterretxea European Journal Of Innovation Managemen 2018
Is Executive Coaching More Effective Than Other Management Training And Development Methods? Izaskun Rekalde, Jon Landeta, Eneka Albizu, Pilar Fernandez-Ferrin Management Decision 2017

Euskarazko aldizkarietan, beti ere ekonomia eta lanari buruz, lau artikulu hauek agertzen dira Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean:[10]

Izenburua Egileak Aldizkaria Urtea
Nekazaritzako elikagai ekologikoen banaketa politika iraunkorra: adierazle sistema agroekologikoaren proposamen praktikoa Mirene Begiristain Zubillaga, Jon Landeta Rodriguez, Lucia Mediano Serrano ENPRESEN ZUZENDARITZA ETA ADMINISTRAZIORAKO ALDIZKARIA 2016
Zuzendaritza-prestakuntzarako tresna gisa coaching exekutiboaren arrakastarako faktore erabakigarriak Jon Landeta Rodriguez, Izaskun Rekalde Abasolo AZKOAGA 2013
Euskal enpresa eta lankidetza akordioak Eneka Albizu Gallastegi, Jon Barrutia Guenaga, Imanol Basterretxea Markaida, Juan Felix Jauregi-Arraburu Zenitagoia, Jon Landeta Rodriguez, Jone Mitxeo Grajirena UZTARO 1997
Lan-taldeak enpresa txiki eta ertainetan (ETEetan) Eneka Albizu Gallastegi, Jon Barrutia Guenaga, Imanol Basterretxea Markaida, Juan Felix Jauregi-Arraburu Zenitagoia, Jon Landeta Rodriguez, Jone Mitxeo Grajirena UZTARO 1996

Euskara irakaslea gaztetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gau-eskolakoak Korrikaren zain (1982)

1980ean, oraindik unibertsitateko ikaslea zela, AEKn hasi zen irakasle. Hasieran Begoñako basilikako lokaletan antolatu zuten gau-eskola. Hurrengo urteetan Txurdinagako gau-eskola muntatu zuten, eta euskara sustatzeko hainbat sustapenetan parte hartu zuen.[11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «JON LANDETA RODRIGUEZ - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea» ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
  2. Landeta Rodriguez, Jon. (1993). Información subjetiva para la decisión: el método Delphi. Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
  3. Landeta Rodriguez, Jon; Zabalandikoetxea, Sara Urionabarrenetxea. (2010). Enpresaren ekonomiarako sarrera. UPV/EHU arg ISBN 978-84-693-0166-1. (Noiz kontsultatua: 2024-09-01).
  4. Villarreal Larrinaga, Oskar; Albizu, Eneka; Landeta, Jon; Idigoras Gamboa, Idoia; Delgado Díez, Francisco Javier; Villarreal Larrinaga, Oskar; Albizu, Eneka; Landeta, Jon et al.. (2014). Zuzendaritza estrategikoa: teoria eta praktika. Servicio Editorial = Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-9082-055-1. (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
  5. Serrano Pérez, Felipe; Artola, Amaia Altuzarra; Guenaga, Jon Barrutia; Rodríguez, Jon Landeta; María, Ricardo Martínez San; Serrano Pérez, Felipe; Artola, Amaia Altuzarra; Guenaga, Jon Barrutia et al.. (2011). Formas de organización y actividad innovadora: un análisis comparativo de los sectores manufactureros de la CAPV, España y la Unión Europea. Orkestra-Instituto Vasco de Competitividad ISBN 978-84-9830-287-5. (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
  6. Albizu Gallastegi, Eneka; Landeta Rodríguez, Jon; Albizu Gallastegi, Eneka; Landeta Rodríguez, Jon. (2001). Dirección estratégica de los recursos humanos : teoría y práctica. Pirámide ISBN 978-84-368-1609-9. (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
  7. Landeta, Jon. (1999). El método Delphi: una técnica de previsión del futuro. Ariel España ISBN 978-84-344-4256-6. (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
  8. Landeta Rodríguez, Jon. (1999). El método Delphi: una técnica de previsión para la incertidumbre. Ariel España ISBN 978-84-344-2836-2. (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
  9. «JON LANDETA RODRIGUEZ - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea» ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
  10. «Jon Landeta Rodriguez - Artikuluak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  11. «Ander Ros: “XVI. mendearen hasieran bazegoen euskaraz olerkiak idazteko tradizioa” - Deustualdea» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]